→Arrigorriaga

Arrigorriagako KZGuneko programazio osotua iragarri dute ordenagailuaz edo smartphoneaz gauzatzeko

arrigorriaga langabetuak informatika ikastaroa 2018 argazkia Headway unsplash

Arrigorriagako Udalak Edurne Garitazelaia kultur etxean ireki berri duten KZGuneko programazioa iragarri du. Bertan, oinarrizko formakuntza, sare Sozialak, komunikazioa, e-administrazioa, enplegu bilaketa, segurtasuna, Aisia eta entretenimendua, produktibitatea eta ofimatika landuko dute hurrengo otsailean aurrez aurreko zein urruneko saioen bidez, zuzeneko hitzaldien bidez eta baita bideo-konferentziaz ere.

Informatika klasea // Utzitakoa

2, 4, 6, 8, 10, 16, 18, 20 eta 40 orduko ikastaro hauen  bidez, sare sozialak behar bezala kudeatzen, argazki eta bideoak editatzen, ofimatikako oinarrizko zein aurreratutako ezagutzak barneratzen… ikasiko dute ikasleek, eta ez hori bakarrik: gainera, Wikiloc, Googleeko itzultzailea edo Maps aplikazioei etekina ateratze ikasiko dute, besteak beste.

Ordenagailuak eta Smartphoneak

Euskarriei dagokienez, ikastaro batzuk ordenagailuz egin ahalko dira eta beste batzuk smartphoneagaz.

Alde batetik, PCaren inguruko oinarrizko formakuntzagaz lotura duten ikastaroak eskainiko dituzte, ordenagailuak nola erabili eta interneten nabigatzeko hastapenak aztertuz. Horrez gainera, bideoa eta irudia, ofimatika eta produktibitateagaz lotutako klaseak eskainiko dituzte: komunikazioa, sare sozialak, lana, segurtasuna, e-administrazioa, programazioa eta garapena, aisialdia eta entretenimendua… erabiliko dituzten programak software librekoak izango dira.

Smarthphoneei dagokienez oinarrizko komunikazioa landuko dute bertan, mezularitza eta bideokonferentzien inguruko klaseak emanez. Horrez gain, irudia eta bideoa eta sare sozialekin harremana duten edukiak landuko dituzte, Facebook, Twitter eta Instagram plataformetan murgilduz. Telefono mugikorrekin produktibitatearekin lotura duten gaiak landuko dituzte ere: e-administrazioa eta aisialdia eta entretenimendua, kasu.

Ikastaro hauetan izena emateko jo KZGuneko webgunera.

Edurne Garitazelaiako kultur etxeko instalazioak // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak