→Arrigorriaga

“Lamiaena” deituko da Arrigorriagako emakumeen etxea

Eragileek hiru izen proposatu dituzte: Amarauna, Sorgin gorrien ganbara eta Lamienea. 90 emakumek hartu dute parte bozkaketan, eta, alde handiz, azken izen hau izan da hautatuena.

Emakumeen etxeari buruzko asanblada // GEURIA

Arrigorriagako emakumeen etxearen izena aukeratzeko epea ekainaren 13tik 26ra bitartean egon da irekita, paperean zein telematikoki. Eragileek hiru izen proposatu dituzte: Amarauna, Sorgin gorrien ganbara eta Lamiaena. 90 emakumek hartu dute parte bozkaketan, eta, alde handiz, azken hau izan da hautatuena.

Aurreikusten da espazioa urrirako prest egongo dela, eta Joana Etxeberria Politika Feministako zinegotziak adierazi duenez, bi inaugurazio data ari dira prestatzen. Inaugurazio instituzionala irailaren 30ean egin nahi dute, eta herritarrentzako inaugurazioa, berriz, urriaren 1ean. Berdintasun Kontseilua irailerako aurkezpenerako programa ari dira prestatzen, eta laster jakinaraziko dute herritarrek zer aurkituko duten emakumeen etxean lehen egunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak