→Arrigorriaga

Identitate anitzei buruzko mahai-ingurua egingo du Arrigorriagako Udalak Harrotasunaren Egunean

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, ekainaren 28an, kolektiboak jasaten dituen diskriminazio eta indarkeriez kontzientziatzeko hainbat jarduera antolatu ditu Arrigorriagako Udalak.

LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Arrigorriagan, 2018an // Etxahun Gonzalez Sarria

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, ekainaren 28an, kolektiboak jasaten dituen diskriminazio eta indarkeriez kontzientziatzeko hainbat jarduera antolatu ditu Arrigorriagako Udalak. 18:15ean, identitate anitzen inguruan aritzeko mahai-ingurua egingo dute ele bitan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Joana Etxeberria Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotziak adierazi duenez, “funtsezkoa da identitate anitzen inguruko diskriminazioak identifikatzea”, gizarte guztiaren ardura delako urratzen diren eskubideen inguruan “elkarrekin hausnartzea eta hegemoniak apurtzea”. Alde horretatik, Maite Ibarra alkateak gehitu duenez, “ez dago aitzakiarik inor atzean uzteko”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak