→Arrigorriaga

Arrigorriagako Lonbo aretoak euskarazko programazio osotuaz emango dio ongi etorria udaberriari

Urtarrilaren 28an hasiko du udaberriko programazioa Arrigorriagako Lonbo aretoak Lubaki Lainotsua antzerki saioagaz, 19:30ean. Lubaki Lainotsua belaunaldien arteko talkea dugu. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak… Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta. Taula gainean Maren Basterretxea berritxuarra, Miriam K Martxante eta Javier Barandiaran egongo dira, ATX Teatroaren zuzendaritzapean Ximun Fuchsen kanpo begiradarekin batera eta Gartxot Unsainen musikarekin.

Arrigorriagako saioaren ostean Galdakaoko Torrezabal bisitatuko dute datorren otsailaren 25ean, eta Basauriko Social Antzokian arituko dira datorren urriaren 7an.

Lubaki Lainotsua // Aihnoa Resano

Udaberri gehiago

Lubaki Lainotsua antzazlanaren ostean hurrengo saioak izango ditugu euskara hutsean Lonbon

  • Urtarrilak 30, 12:30ean Perez Sagutxoa, umeentzako saioa
  • Otsailak 6, 12:30ean, Zuhaitzak landatzen zituen gizona, umeentzako saioa
  • Otsailak 11, 19:30ean Kopaz Kopa, helduentzako saioa
  • Martxoak 4, 19:30ean Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak