→Arrigorriaga

Lubaki Lainotsua antzerki obrak hasiera emango dio udaberriari Arrigorriagako Lonbo aretoan

ATX Teatroaren Lubaki Lainotsua izeneko antzezlanak ongi etorria emango dio Arrigorriagako udaberriko programazioari gaur bertan, 19:30ean. ATX Teatroaren istorio honetan Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam K. Martxante aktoreek bizitza emango diete istorio harrigarri honen pertsonaiei.

Arrigorriagako saioaren ostean Galdakaoko Torrezabal bisitatuko dute datorren otsailaren 25ean, eta Basauriko Social Antzokian arituko dira datorren urriaren 7an.

Lubakietako solasaldia

Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,….badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.

Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak…

Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak…..Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta

Lubaki Lainotsua obraren ostean honako programazioa eskainiko du Lonbo aretoak hurrengo egunetan:

  • Urtarrilak 30, 12:30ean Perez Sagutxoa, umeentzako saioa
  • Otsailak 6, 12:30ean, Zuhaitzak landatzen zituen gizona, umeentzako saioa
  • Otsailak 11, 19:30ean Kopaz Kopa, helduentzako saioa
  • Martxoak 4, 19:30ean Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean

Arrigorriagako Lonbo aretoak euskarazko programazio osotuaz emango dio ongi etorria udaberriari

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak