→Arrigorriaga

Bideoa | Ehunka arrigorriagarrek koloretako maskarak jantzi eta kalera irten dira M8an

Arrigorriagako Urruma Asanblada Feministak manifestazio jendetsua deitu zuen atzo, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Urrumakoek asteak eman dituzte maskarak etxean egiteko bideoen tutorialak sareen bidez zabaltzen eta herritarrek etxeko lanak egin zituzten ondo baino hobeto atzo: “Txilen eta Mexikon askotan erabiltzen duten baliabidea da maskarena”, azaldu du Esti Bilbao Galdeano Urrumako kideak.

“Edozein emakumeren islada izan dezake maskara horrek. Bestalde, gaur egun emakume askok jasaten dute drama ikusita, maskara hauek nolabait ‘umore’ ukitu batez egoera arintzen dute. Albertina Carri zinemagileak esan zuen bezala, ‘drama guztien gainetik umoreak salbatzen gaitu'”.

Ibilbidea bukatu ostean, argazki ofiziala egin zuten manifestariek Argala plazan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak