→Arrigorriaga

“Emakumeen aniztasunaz kontzientziatuko duen” Emakumeen Nazioarteko Eguneko programazioa iragarri du Arrigorriagak

Martxoaren 3tik apirilaren 3ra martxoaren 8ko kanpaina egingo dute Arrigorriagan, “Emakume anitzak eta paregabeak bat eginda: berdintasuna helburu” lelopean

Joana Etxeberria eta Maite Ibarra, Arrigorriagako udaletxearen aurrean // Geuria

Datorren martxoaren 3tik apirilaren 3ra martxoaren 8ko kanpaina egingo dute Arrigorriagan, “Emakume anitzak eta paregabeak bat eginda: berdintasuna helburu” lelopean. Programa Udal Politika Feminista Sailak garatu du udalerriko hainbat eragileen laguntzagaz: “Eskubide eta aukera berdintasunaz hitz egiten dugunean, arraza zuriko eta klase ertaineko emakumeen ingurunetik eta premietatik begiratzeko joera dugu. Garrantzitsua da, beraz, jabetzea nora eta nondik begiratzen dugun, eta horrela, kultura, egoera eta ezaugarri pertsonal ugariei arreta jarriko diogu”, izan dira Joana Etxeberria Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotziaren berbak.

Jardueraz blai

Horiek horrela, Udalak martxo osoa ekitaldiez beteko duen programa iragarri du, jarraian ikusgai:

MARTXOAK 3

  • 18:00 Rol jokoa: ipuin-kontaketa antzeztua, 5 urtetik gorako umeentzat. Saioa Ana Apikak eskainiko du Abusuko Zentro Soziokulturalean
  • Emakume komikigileen erakusketa, Abusuko liburutegian, apirilaren 3ra arte

MARTXOAK 4

  • 19:30 Adela eta Martirio Bernarda Albaren Etxean antzezlana, Lonbo aretoan. Sarrerak 9 eurotan

MARTXOAK 5

  • 18:00 Emakumeak eta artea tailerra, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, Gaztegunean

MARTXOAK 8

  • 19:00 Manifestazioa udaletxeko plazan, Urruma Asanblada Feministaren eskutik

MARTXOAK 10

  • 19:30 Viola Serraren kontzertua, Loturarik Gabe elkartearen eskutik, Lonbo aretoan

MARTXOAK 13

  • 12:00 Rol jokoa: ipuin-kontaketa antzeztua, 5 urtetik gorako umeentzat. Saioa Ana Apikak eskainiko du udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa gelan

MARTXOAK 15

  • 18:30 Ikusezinak; Etxeko langileen egoera, aldarrikapenak eta borrokak, Abusuko Zentro Soziokulturalean

MARTXOAK 19

  • 19:00 Film luzea, bertsio originalean, Zinegoak jaialdiaren eskutik, Lonbo aretoan

APIRILAK 2

  • 19:30 ‘Luze edo Motz’ bakarrizketa feminista, Lonbo aretoan

APIRILAK 3

  • 12:30 ‘Txanogorritxo Rock’ antzezlana, Tdiferencia teatroaren eskutik, 5 urtetik gorako umeentzat, Lonbo aretoan

‘Emakumeak VS Gizonak telesail eta sare sozialetan’ tailerra, Gaztegunean [Data eta ordua zehazteke]

Antolatutako egitarauaren jarduerez gain, Udalak eta udalerriko merkatarien Adecka elkarteak elkarrekin bideo bat egin dute udalerriko emakume merkatari eta ostalarien lana ikusarazteko. “Berdintasunaren bidean aurrera egitea guztion  kontua da. Horretarako, elkar topatzea eta hitz egitea beharrezkoa da. Eta hori da antolatu dugun egitarauan helburua;  emakumeok egunero bizi ditugun diskriminazio-egoeren inguruan kontzientzia hartzea” gehitu du Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak