→Arrigorriaga

Maialen Arri moda ikasle arrigorriagarrak desfilea antolatu du

Arrigorriagako Maialen Arri moda ikasleak gradu amaierako ‘Mi-Hisea’ laneko desfilea antolatu du datorren ekainaren 4an, Rovel markako Leire Rodríguez ikaskidearen performancearekin batera

Maialenen lanak // Utzitakoak

Arrigorriagako Maialen Arri moda ikasleak gradu amaierako ‘Mi-Hisea’ laneko desfilea antolatu du datorren ekainaren 4an, Rovel markako Leire Rodríguez ikaskidearen performancearekin batera. “Mi-Hiseko bilduma honek tradiziozko janzkera berrinterpretatzen du, ikuspegi modernotik begiratuta”, azaldu du arrigorriagarrak.

Ekitaldia Botika Zaharreko Espacio 600-n antolatu dute 18:30ean eta bertan euskal artista gazteek euren disziplina ezberdinetako lanak publikoari aurkezteko aukera izango dute, erakusketa espazio propioan. Ekainaren 4ko jardueraren amaieran edatekoak eta jatekoak jarriko dituzte, zuzeneko musikaz girotuta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak