→Arrigorriaga

Maialen Sánchez arrigorriagarra txapeldunordea da Espainiako Taekwondo Txapelketan, kadeteetan

Joan den maiatzaren 28an Taekwondoko Espainiako Txapelketa jokatu zuten Almerian eta Maialen Sánchezek (Arrigorriaga, 2008) zilarrezko domina eskuratu zuen kadete mailan

Maialen Sánchez, lehiaketa egunean // Garriko

Joan den maiatzaren 28an Taekwondoko Espainiako Txapelketa jokatu zuten Almerian eta Maialen Sánchezek (Arrigorriaga, 2008) zilarrezko domina eskuratu zuen kadete mailan: “Lau borroken ostean zilarrezko domina eskuratu du Sánchezek”, azaldu du Andoni Ríos Garriko taekwondoko koordinatzaileak.

“Txapelketa honetan Euskal Selekzioaren izenean lehiatu da, Euskadiko taldeak deitu baitzituen Bizkaiko jardunaldia irabazi ostean”, azaldu du Ríosek. Arrigorriagako kiroldegiko eta Zeberioko eskolako entrenatzaileak azpimarratu du lehenengo konbatean 23-2 irabazi zuela Maialenek Kataluniako arerioaren aurka. Bigarren borrokan 15-10eko emaitza eskuratu zuen Nafarroko ordezkariaren aurka. “Finalean, zoritxarrez, Valentziako erkidegoko ordezkari eta Europar dominadunaren aurka galdu zuen”.

Emaitzak harrotasunez bete du Garriko taekwondo kluba eta finalera heltzeko egindako esfortzu handia nabarmendu nahi izan dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak