→Arrigorriaga

Jiu Jitsu tailerra eta herri bazkaria antolatu dituzte Arrigorriagan, ‘Maiatz Gorrian’

Apirilaren 27tik hasita eta maiatzaren 6ra arte ‘Maiatz Gorria’ antolatu dute eta Arrigorriagaren kasuan Jiu Jitsu tailerra eta herri bazkaria prestatu dituzte, tailerrekin batera

Arrigorriagako Gaztetxea // Geuria

Apirilaren 27tik hasita eta maiatzaren 6ra arte ‘Maiatz Gorria’ antolatu dute Zeberioko Gazte Asanbladak, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak, Izituk, Momoak-ek, Txarraska eta Arrigorriagako Gaztetxeak, Zizpak, Batu Elkarlaguntza Sareak eta La Fabrika kolektiboak.

Arrigorriagan Jiu Jitsu tailerra eta herri bazkaria prestatu dute apirilaren 30ean, 11:00etan hasita, Gaztetxean. Bazkalostean Maialen Ibarraren kontzertua antolatu dute: “Bazkarira joan nahi dutenek izena eman beharko dute apirilaren 28a baino lehen arguiagazte@gmail.com helbidera mezua idatziz”, azaldu dute antolakuntzakoek.

Maiatzaren 5ean ‘Emakume Migratu Feministak’ hitzaldia eskainiko dute Cuidadoras Sociosanitarias eta ‘Caja Antirracista’ kolektiboek  19:00etan, Arrigorriagako Gaztetxean bertan ere.

Maiatz Gorria, eskualdean

Arrigorriagako jarduerez gainera ekitaldi gehiago prestatu dituzte Hego Uriben zehar:

  • Apirilak 27, Zeberio | ‘Nekazaritza ereduak gaur egungo baserritar eremuan: Erronkak, oztopoak eta potentzial iraultzailea’ hitzaldia. Zeberioko Eskola Zaharrean, 18:00etan
  • Apirilak 28, Galdakao | Ozen! LGTB asanbladaren aurkezpena. Galdakaoko Herri Gunean, 19:00etan
  • Apirilak 29, San Migel |
    • Pankartak egiteko auzolana, 18:00etan
    • Emakumeen bizipenak eta borrokak lan feminizatuetan eta ‘Las Kellys’ kale-zinema, 19:00etan
  • Maiatzak 1, Basauri | Mendi martxa eta bokata-bazkaria (nork bere bazkaria eraman beharko du). Txarraskan, 11:00etan. Gero, Bilboko manifestaziora joateko deialdia egin dute, Etxebarrieta Anaien Plazan, 17:00etan
  • Maiatzak 4, Galdakao | ‘Greba borroka-tresna modura’, grebalarien arteko mahai-ingurua. Herriko Bentan, 18:00etan
  • Maiatzak 6, Basauri | ‘Raval VS Blackstone. Etxebizitzaren borroka eta garaipen esperientzia’. Ondoren kontzertuak egingo dituzte. Txarraska gaztetxean, 18:00etan hasita
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak