→Arrigorriaga

Mendikosoloko taberna esleitu eta maiatzean jarriko dute martxan

Arrigorriagako Udalak Mendikosolo parkeko taberna esleitu du eta Bizkaiko ostalaritza sektorean esperientzia daukan enpresari batek jarriko du martxan maiatzean, ondo bidean.

Mendikosolo parkeko taberna // Geuria

Arrigorriagako Udalak Mendikosolo parkeko taberna esleitu du eta Bizkaiko ostalaritza sektorean esperientzia daukan enpresari batek jarriko du martxan maiatzean, ondo bidean. Esleipen hau hirugarren aldiz atera dute lehiaketa publikora, aurreko bi saiakeren porrotaren ostean.

Denbora tarte honetan eraikinean hobekuntzak egiten egon direla azaldu dute Udaleko ordezkariek: “Tabernako zurezko zorua konpondu dute, azuleju berriak jarri dituzte eta etorkizuneko negozioa martxan jartzeko beharrezkoak diren elektrotresnak ipini dituzte (mostradoreak, hozkailuak, berogailuak, aulkiak…) eta lokala garbitu dute”.

Guztira 22.000 euro bideratu ditu Udalak eraikina prestatzeko: “Ekarpen horri esker, esleipedun berria datozen hilabeteetan hasi ahalkop da zerbitzua eskaintzen”.

Mendikosolo parkeko prozesu parte-hartzailea udaberrian abiaraziko du Arrigorriagako Udalak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak