→Arrigorriaga

Mendikosolo tabernaren kudeaketa esleitzeko proposamena egin du Arrigorriagak

Kontratazio Mahaiak ekainean proposatu du Ayesha 2016, S.L. enpresari esleitzea. Oraindik ez dute kontratua formalizatu.

Mendikosolo / Geuria

Mendikosolo parkeko taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzeko proposamena egin du Arrigorriagak. Aurtengo martxoan lehiaketa zabaldu zuen Udalak, baina ez zen enpresarik aurkeztu, eta maiatzean bigarren saiaketa egin zuen. Oraingo horretan lau enpresa aurkeztu ziren Mendikosoloko taberna kudeatzeko, eta ekainean Kontratazio Mahaiak Ayesha 2016, S.L. enpresari esleitzea proposatu du.

Ayesha 2016 SL enpresak beharrezkoa diren dokumentu formalak aurkeztu eta ondoren kontratua sinatu luke Udalarekin. Honakoak dira aurkeztu diren lau enpresen izen juridikoak: Muhammad Ishaq, Ayesha 2016 SL, Huma Jahangir eta Pollitos Bilbo SL.

Baldintza-agiriek ezartzen dutenaren arabera, kontratuaren iraupena bi urtekoa izango da, eta beste bi urtez luzatzeko aukera izango dute. Kontratuan sartutako instalazioei dagokienez, zehazki, honako hauek dira: taberna-jatetxea, komunak, biltegia eta aldagelak, 223 metro karratuko terraza eta 2.000 metro karratuko berdegunea.

Lizitazioaren kanona hilean 1.368,58 eurokoa da gutxienez. Horrek 16.422,96 euroko urteko diru-sarrerak ekarriko lizkioke Udalari. Ayesha 2016 enpresak aurkezutako kanonaren arabera, hilean 2.500 euroko, urtean 30.000 euroko eta bi urtean 60.000 euroko diru-sarrerak ekarriko lizkioke Udalari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak