→Arrigorriaga

Merkatari Egunak antolatuko dira bihartik irailaren 23ra

arrigorriaga merkatari eguna 2016 adecka
Merkatari Egunak, 2016ko edizioa / Geuria

Momentura arte, Arrigorriagako 11 saltokik Merkatari Egunak kanpainan parte hartuko dute irailaren 16tik 23ra.  Herriko hainbat negoziok (arropa-dendak, zapatadendak, osagarrien dendak, loredendak…) izena eman dute Udalaren ekimen honetan parte hartzeko eta epea oraindik zabalik dirau interesa duten negozioentzat: “Merkatari Egunak oso aukera ona da sortutako stockari irtenbidea emateko, eta Arrigorriagako merkataritza- eta ostalaritza-potentziala ezagutarazteko baliabidea da”, adierazi du Celia Rubio enplegu zinegotziak”

Saltoki partehartzaileek pintxo-pote txartel kopuru bat izango dute euren bezeroen artean banatzeko eta herriko zenbait tabernetan edariengatik trukatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak