→Arrigorriaga

Musika Asteak Anne Etchegoyen, Imanol Casán eta Elena Arbonies eta Iñaki Aguirre – NAX artistak ekarriko ditu Arrigorriagara

Anne Etchegoyen eta Itziar Ituño, 2019an / Geuria

Urtero bezala, Arrigorriagako Musika Asteak Lonbo aretoa hartuko du hilabete osoan zehar. Aurten azaroaren 6tik 27ra antolatuko dute ekitaldia Anne Etchegoyenen Emazte, Kantu kantari II, Mendian Ibiltari, Imanol Casán eta Elena Arboniesen Bidaia eta Iñaki Aguirreren Serengueti kontzertuekin. Horrez gainera, azaroko aste bakoitzean Artizarra Musikaldegikoek 25 Urte Zure Bizitza Musikatzen izeneko bideo musikal bat eskegiko dute Udaleko webgune eta sare sozialetan. “Programa behar bezala garatu ahal izateko, segurtasun eta higiene neurri guztiak kontuan hartuko dira: espazioaren eta artisten kontingentzia-planak, sarreran gela bidezko garbiketa desinfektatzailea, maskarak, 1,5 metroko distantzia, %50eko gehieneko edukiera etab” azaldu du Arrigorriagako Udalak.

Anne Etchegoyen euskal abeslariak, abesbatzarekin batera, hasiera emango dio Arrigorriagako urteroko Musika Asteak ekimenari Emazte izeneko lanaren bidez azaroaren 6an, 19:30ean. Prezioa 9 eurokoa izango da.

Azaroaren 8an haurrei zuzendutako Kantu Kantari II, Mendian Ibiltari izeneko kontzertu berezia antolatuko dute. Euskarazko musikal honek 5 eta 7 euroko prezioa izango du eta 12:00etan antolatuko dute.

Bestalde, azaroaren 20an Bizkaiko Foru Aldundiak Bidaia izeneko bekadun gazteen kontzertua prestatuko du, eta bertan izango dira Imanol Casán, pianoan eta Elena Arbonies, klarinetea jotzen. Adin guztietako pertsonei zuzendutako kontzertua 19:30ean izango da eta 9 euroko prezioa izango du.

Azaroaren 27an Iñaki Aguirre – NAX arrigorriagarraren txanda izango da eta Serengeti kontzertua eskainiko du 19:30ean, 9 euroko preziodun sarrerarekin.

Musika Asteak-eko sarrera guztiak Lonbo aretoko leihatilan edota webgune honetan eskuratu daitezke.

Musika Asteak 2020ko kartela / Arrigorriagako Udala

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak