Apirilaren 20tik aurrera ez da derrigorrezkoa izango musukoa udal eraikinetan jantzita eramatea. Hala iragarri du Arrigorriagako Udalak prentsa ohar baten bidez: “Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) gaur argitaratu du barnealdeetan maskara nahitaez erabili beharra kentzeko dekretua. Ministroen Kontseiluak atzo onartutako dekretua gaur, apirilak 20, sartu da indarrean, BOEn argitaratu ondoren”.
Hala ere, hainbat salbuespen daude: garraio publikoetan eta taxietan zein osasun-zentroetako eraikinetan (ospitaleak, osasun-zentroak, farmaziak) musukoa janzten jarraitu beharko da, baita egoitzetan eta nagusien etxeetan ere. Udaleko ordezkariek “zuhurtziaz jokatzeko” deia egin die herritarrei eta aireztapen egokia edo segurtasun tartea mantentzea posiblea ez den egoera horietan maskara jantzita mantentzea gomendatu du, “bereziki pertsona zaurgarriak egon daitezkeen lekuetan”

Basauriko Kareaga auzoko osasun-zentroa // Geuria
