→Arrigorriaga

Nerea Gonzálezek eta Carmen Santamaríak BFAko Gazteen Kontzertua eskainiko dute ‘Musika Asteak’ zikloan

Nerea González abeslariak eta Carmen Santamaría piano joleak Bizakiko Foru Aldundiak bekatutako kontzertua eskainiko dute gaur, azaroak 12, Arrigorriagako Lonbo Aretoan, 19;30ean.

Gaurko kontzertuko musikariak // Utzitakoak

Nerea González abeslariak eta Carmen Santamaría piano joleak Bizakiko Foru Aldundiak bekatutako kontzertua eskainiko dute gaur, azaroak 12, Arrigorriagako Lonbo Aretoan, 19;30ean. Musika Asteak zikloan kokatutako kontzertu hauetan, Udalak emakume musikarien eta artisten lanaren presentzia sustatzeko konpromisoa hartu eta bete du era honetako emanaldiak eskainiz. Sarreren prezioa 9 eurokoa da. Pasa den azaroaren 5ean Jesús Ayestaren kontzertua izan zen eta hilaren 7an gazteentzako Route 6.6 emanaldia izan genuen.

Musika Asteak  90. hamarkada hasieran jaio zen tokiko musikarien programa bat lez. Urteek aurrera egin ahala izenez aldatu zuen: 2000tik 2019ra ‘Udazkeneko Kontzertuak’ izena izan zuen eta programaren filosofia aldaketei erantzunez azken bi urteetan ‘Musika Asteak’ deitzera igaro da: “Partaideen artean hainbat perfil bermatzea du helburu, eta beraz, horrela osatuta egoten da: herriko talde baten kontzertua, umeentzako kontzertu didaktikoa, Bizkaiko Foru Aldundiak bekatutako gazte-talde bat eta Musika garaikidearen erreferenteren bat”, azaldu du Arrigorriagako Udalak.

Hurrengo kontzertuak

AZAROAK 12 | BFAren Bekadun Gazteen Kontzertua, Lonbo aretoan, 19:30ean. Sarrerak: 9 euro

AZAROAK 18 | Literatura topaketa eta organo kontzertua, Magdalena elizan, 19:30ean. Sarrerak gonbidapenagaz

AZAROAK 19 | La Basu, Lonbo aretoan, 19:30ean. Sarrerak: 9 euro

Arrigorriagako ‘Musika Asteak’ programak publiko guztiarentzako jarduerak antolatu ditu

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak