→Arrigorriaga

Nordic Walking irteera prestatu dute Arrigorriagan zehar

Datorren urtarrilaren 22an doako Nordic Walking edo ibilketa nordikoa irteera antolatu du Arrigorriagako Udalak Euskadi Treekekin batera, herritik bertatik. Ibilbidea 9 kilometrokoa izango da Mendikosolotik Done Perira, eta irteera Udal kiroldegitik egingo dute 10:00etan

Ibiltari bi // Himalmountain

Datorren urtarrilaren 22an doako Nordic Walking edo ibilketa nordikoa irteera antolatu du Arrigorriagako Udalak Euskadi Treekekin batera, herritik bertatik. Ibilbidea 9 kilometrokoa izango da Mendikosolotik Done Perira, eta irteera Udal kiroldegitik egingo dute 10:00etan.

Parte hartu ahal izateko aurretik ikastaroren bat egitea beharrezkoa dela azpimarratu du Udalak. Irteeran 20 lagunek hartu ahal izango dute parte eta Udal kiroldegian izena eman beharko dute interesdunek.

Paseatzetik haratago

Martxa nordikoa makilen bidez egiten den kirola dugu. Hankak, besoak eta eskuak erabiltzean, gorputzeko atal guztiak erabiliz burutzen den kirola dugu (%90). Jatorria 30. hamarkadako Finlandian dago, bertako eskiatzaileek iraupen-eski sasoia bukatzen zenean praktikatu ahal izateko jarduera zelako. Kirol jarduera hau segurua, naturala, osasungarria, dinamikoa eta adin guztietako pertsonei zuzendutakoa da eta helburu nagusia ongizate fisko zein espirituala erdiestea da. Teknika sinplea izan arren, ez da intuiziozkoa, eta horrexegatik, berau praktikatu baino lehen prestaketa ikastaroak egitea aholkatzen dute beti.

Nordic Wakinga ibilketaren biomekanika optimizatzeko modu bat da, pertsona bakoitzaren forma fisikoaren araberakoa, eta baldintza fisiko guztietako pertsonek praktikatu dezakete.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak