→Arrigorriaga

Doako 35 kultura eta kirol jarduerez osatutako ‘Arrigorriaga On’ programa abiaraziko du Udalak hilabete bukaeran

Ezkerretik eskumara: Rosa Martinez, Maite Ibarra, Sonia Camara izenekineta Iratxe Rubio, udaletxe aurrean // Geuria

Arrigorriagako Udalak doako 35 kirol eta kultura jarduerez osatutako ‘Arrigorriaga On’ programa antolatu du martxoaren 23tik apirilaren 11ra, horietako 25 euskara hutsean izanik: “Kultura eta kirola uztartuko dituen programazio fresko eta bizia eskainiko die Arrigorriaga On programak herritarrei eskaintzen. Pandemiak baldintzatuta datoz aurtengo oporraldi guztiak, eta Aste Santua ez da salbuespena: Aurreikusten genuen gerta zitekeela egoera honetan egotea, eta horregatik, ikasturtearekin batera lanean hasi ginen, osasun egoeraren eta mugikortasun murrizketen arabera aukera eta programazio ezberdinak lantzen”, azaldu du Iratxe Rubio Kultura zinegotziak programaren aurkezpenean, udaletxeko Osoko bilkuren aretoan.

“Herriko jarduerak antolatu behar genituen, murrizketek eragindako egoera ikusita”, jarraitu du Sonia Camara programatzaile soziokulturalak. “Programa honek kontziliazioa errazten du: umeek aste biko oporrak dituzte Aste Santuan eta helduek egun batzuk libre dituzte ere eta pandemiak herriko etxeetan eragina izan duenez ‘Arrigorriaga On’ programak gastu ekonomikorik gabeko aisialdiaz gozatzen utziko digu“.

Udalak 25.000 euro bideratu ditu adin tarte ezberdinei zuzendutako programa Arrigorriagako erdigunean zein Abusun burutzeko: “Jakin badakigu aurreko urteetan baino askoz jende gehiago ibiliko dela herrian, eta Arrigorriagan kulturaz eta kirolaz gozatzeko aukerak biderkatu nahi izan ditugu”, jarraitu du Iratxe Rubiok. Arrigorriagan bertan Gatibu taldeak kontzertua eskainiko die 18 urte gorako gazteei, formatu akustikoan. Haurrentzako tailerrak prestatu dituzte eta zinema saioak eta spinning eta zumba masterclassak izango dira herrian. Jarduerak Gaztegunean, Herrigunean, kiroldegian eta Abusun eskainiko dituzte. Gazteguneko jarduerak 12 eta 17 urteko gazteei zuzendutakoak izango dira. Herrigunean adin ezberdinetako pertsonei zuzendutako jarduerak egongo dira: hitzaldiak, tailerrak, film proiekzioak… Kiroldegian profesional bik spinning eta zumba masterclass bereziak eskainiko dituzte. Abusun ume txikienetan zentratutako jarduerak egingo dituzte, kontaketa saioak eta tailerrak.

“Pandemiak utzi digun berri on bakarren artean badago herrian egoteko eta bizitzeko ohitura indartu duela. Zentzu horretan, uste dugu kulturak badaukala herritarren ohituretan eragiteko gaitasuna, eta Arrigorriagaz gozatzeko modu osasuntsu, dibertigarri eta kitzikagarria izan daitezke Arrigorriaga ON bezalako ekimenak”, izan dira Maite Ibarra alkatearen hitzak. Ibarrak azpimarratu du jarduera guztiak doakoak izan arren izena ematea derrigorrezkoa izango dela, azken eguna martxoaren 22an izanik, eta horri edukiera mugak era zorrotzean beteko direla gehitu du. “Modu berean, eraikin bakoitzean dauden kontingentzia planak zorrotz ere beteko dira”.

Maite Ibarra alkatea, Arrigorriaga ON programaren aurkezpena bukatzean // Geuria

Programa, egunez egun

GAZTEGUNEA

Bertako jarduerak 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak dira eta Gaztegunean eskainiko dira, 18:30ean, edukiera 10 lagunekoa izanik. Salbuespenak salbuespen. Izena emateko idatzi gazteria@arrigorriaga.eus helbide elektronikora.

  • Martxoak 26, ostirala: Alkoholik gabeko koktelak – 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra. Abusun, 17:30ean. Edukiera: 10 lagun
  • Martxoak 27, larunbata: Gatiburen kontzertu akustikoa – 18 urtetik gorako gazteentzat. Lonbo aretoan. Pase bi egongo dira: 17:30ean eta 19:30ean. Saio bakoitzeko edukiera: 107 lagun
  • Martxoak 28, igandea: Alkoholik gabeko koktelak – euskaraz
  • Apirilak 6, asteartea: Gaztechef – euskaraz
  • Apirilak 7, asteazkena: Arrautzekin dekoratzen ikasteko tailerra – euskaraz
  • Apirilak 8, osteguna: Aeroyoga – euskaraz
  • Apirilak 9, ostirala: Ispilu-mandala – euskaraz
  • Apirilak 10, larunbata: Lightpainting – euskaraz

HERRIGUNEA

Herriguneko jardueretan izena emateko idatzi scamara@arrigorriaga.eus helbide elektronikora edo deitu 946 712 361 telefono zenbakira 16:00etatik 20:00ak arte.

  • Martxoak 23, asteartea: ‘Familia harremanak Covid garaian’ tailerra – 18 urtetik gorakoentzat, Kultur etxean, 19:00etan. Edukiera: 12 lagun
  • Martxoak 28, igandea: ‘Onward’ filmaren proiekzioa – Gaztelaniaz. Lonbo aretoan, 18:30ean. Edukiera: 107 lagun
  • Martxoak 29 eta 31, astelehena eta asteazkena: Umeentzako tailerrak: zientzia eta esperimentuak – euskaraz. 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra. Euskaldun Berria erakusketa gelan, 17:00etan. Edukiera: 35 lagun
  • Martxoak 30, asteartea: Osasun fisiko eta mentala Covid garaian – Kultur etxean, 19:00etan. Edukiera: 12 lagun
  • Martxoak 30, astelehena: ‘Manou’ filmaren proiekzioa – 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako emanaldia – euskaraz. Lonbo aretoan, 12:30ean. Edukiera: 107 lagun
  • Martxoak 31, asteazkena: ‘Parásitos’ filmaren proiekzioa – gazteleraz. Helduentzako emanaldia. Lonbo aretoan, 19:00etan. Edukiera: 107 lagun
  • Apirilak 6-9: ‘Telefono mugikorraren erabilera eraginkorra adinentzako tailerra’ – gazteleraz. Kultur etxean. Saio bi egingo dira: 11:30ean eta 17:30ean. Edukiera: 6 lagun
  • Apirilak 6-9: Umeentzako zientzia eta esperimentu tailerrak – 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak – euskaraz. Euskaldun Berria erakusketa gelan, 17:00etan. Edukiera: 35 lagun
  • Apirilak 6, asteartea: ‘Nutrizioa Covid garaian’ tailerra – 18 urtetik gorakoentzako tailerra – euskaraz. Kultur etxean, 19:00etan. Edukiera: 12 lagun
  • Apirilak 8, osteguna: Pokemon: Pikachu Detektibea – 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzako saioa – euskaraz. Lonbo aretoan, 12:30ean. Edukiera: 107 lagun
  • Apirilak 9, ostirala: Artoteka tailerra – 12 urtetik gorako haurrentzako tailerra – gazteleraz. Euskaldun Berria erakusketa gelan, 18:30ean. Edukiera: 15 lagun
  • Apirilak 10, larunbata: ‘Joker’ filmaren proiekzioa – gazteleraz. Lonbo aretoan, 18:30ean. Edukiera: 107 lagun
  • Apirilak 11, igandea: ‘Quien a Hierro Mata’ filmaren proiekzioa – gazteleraz. Lonbo aretoan, 19:00etan. Edukiera: 107 lagun

KIROLDEGIA

Kiroldegiko masterclassetan parte-hartzeko deitu 946 711 021 telefono zenbakira.

  • Martxoak 27, larunbata: Spinning masterclassa – 15 urtetik gorako gazteentzat – elebiduna. Kiroldegian, 12:00etan. Edukiera: 18 lagun
  • Apirilak 10, larunbata: Zumba masterclassa – 15 urtetik gorako gazteentzat – elebiduna. Kiroldegian, 12:00etan. Edukiera: 18 lagun

ABUSU

Abusuko jardueretan izena emateko idatzi abusu@arrigorriaga.eus helbide elektronikora edo deitu 944 792 930 telefono zenbakira 16:00etatik 20:00ak arte.

  • Martxoak 29, astelehena: ‘Edison robotarekin jarduera’ – 7 eta 9 urte bitarteko haurrentzat – euskaraz. 4. gelan, 17:00etan. Edukiera: 10 lagun
  • Martxoak 30, asteartea: ‘Diseinatu eta programatu zure marrazkiak Mind Designer erabiliz’ – 7 eta 9 urteko haurrentzat – euskaraz. 4. gelan, 17:00etan. Edukiera: 10 lagun
  • Martxoak 30, asteazkena: ‘Cospaces erabiliz mundu birtuala sortu’ – 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra – euskaraz. 4. gelan, 10:00etan. Edukiera: 10 lagun
  • Apirilak 6, asteartea: ‘Joko erraldoiak eta ipuin kontaketa saioa’ (gaia: euskal mitologia) – 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat – euskaraz. Sarrera nagusian edo plazan, 17:00etan. Edukiera: 15 lagun
  • Apirilak 7, asteazkena: ‘Eskulanak eta fabula kontuak’ (gaia: zientzia) – 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat – euskaraz. Sarrera nagusian edo plazan, 17:00etan. Edukiera: 15 lagun
  • Apirilak 8, osteguna: ‘Eskulanak eta joko erraldoiak’ (gaia: ingurumena) – 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat – euskaraz. Sarrera nagusian edo plazan, 17:00etan. Edukiera: 15 lagun
  • Apirilak 9, ostirala: ‘Bide-zirkuitua eta magia-saioa’ (gaia: bide-segurtasuna) – 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat – euskaraz. Sarrera nagusian edo plazan, 17:00etan. Edukiera: 15 lagun

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak