→Arrigorriaga

Kantu Kolore, ETS eta bertso jaialdia izango dira uztailean Arrigorriagan

Udari hasiera emateko 40 jarduera antolatu ditu uztailean zehar Arrigorriagako Udalak herriko zenbait elkarteekin lankidetzan.

Kantu Kolore, ETS eta Maider Altuna

Udari hasiera emateko 40 jarduera antolatu ditu uztailean zehar Arrigorriagako Udalak herriko zenbait elkarteekin lankidetzan. Besteak beste, kontzertuak, umeentzako jarduerak, antzerkia, tailerrak, zinema edota herri kirolak izango dira.

Ongi etorri, uda 2021

Uztailaren 1etik 25era

Uztailak 1, osteguna
19:00 Kontzertua PP2-Kiroldegiko kantxa urdinean: Txiki Rock
19:30 Kontzertua Lonbo Aretoan: Susterbacks + Smoke Dealers

Uztailak 2, ostirala
20:00 Antzerkia Lonbo Aretoan: Amor y humor – Ylenia Baglietto eta Lander Otaola
20:00 Bakarrizketa San Isabeleko pilotalekuan: El regrueso de Patxi – Gorka Aginagalde

Uztailak 3, larunbata
11:30-14:30 Haur parkea Santa Isabeleko plaza berrian
18:30 Ginkana Santa Isabeleko pilotalekuan
20:00 Kontzertua PP2-Kiroldegiko kantxa urdinean: Kaserna
20:00 Kontzertua Santa Isabeleko pilotalekuan: Los 5 bilbainos

Uztailak 4, igandea
11:30 Karibeko dantzak linean kiroldegiko erabilera anitzeko gelan
13:00 Herri Kirolak Santa Isabeleko pilotalekuan: Aratz Mugerza eta Iñaki Errastiren arteko lehiaketa
20:00 Buslesque Cabaret Lonbo aretoan: Soy como soy – Divina Diva, Kini Kinientos eta Sally Show

Uztailak 6, asteartea
12:00 Umeentzako antzerkia Santa Isabeleko pilotalekuan: Ingurumena zaindu – Potxin eta Patxin pailazoak

Uztailak 7, asteazkena
19:00 Nagusientzako zinema Lonbo Aretoan: El inconveniente

Uztailak 8, osteguna
11:00-12:00 / 12:30-13:30 Umeentzako jarduerak udaletxeko plazan. Euria bada, udaletxeko arkupeetan
19:00 Antzerkia Pergolan: Turistreando – Trapu Zaharrak
19:30 Kontzertuak PP2-Kiroldegiko kantxa urdinean: Both + Brigada Suicida

Uztailak 9, ostirala
11:00-14:00 Pumptrack zirkuitua PP2-Kiroldegiko kantxa urdinean (Bizi Eskola)

Uztailak 10, larunbata
20:00 Kontzertua Lonbo Aretoan: Demodé Quartet

Uztailak 11, igandea
10:00-10:50 / 11:00-11:50 Zumba masterclass kiroldegian

Uztailak 14, asteazkena
12:00 Umeentzako antzerki musikala Santa Isabeleko pilotalekuan: Ametsen urtebetetzea – Kantu Kolore

Uztailak 15, osteguna
11:00-12:00 / 12:30-13:30 Umeentzako jarduerak Odol emaileen plazan. Euria bada, udaletxeko arkupeetan
19:30 Kontzertuak PP2-Kiroldegiko kantxa urdinean: Perros Con Asma + Beranduegi

Uztailak 16, ostirala
17:30 Umeentzako antzerki musikala PP2-Kiroldegiko kantxa urdinean: Ametsen urtebetetzea – Kantu Kolore
20:00 Kontzertua Lonbo Aretoan: Sonic Free Station

Uztailak 17, larunbata
18:30-19:30 / 20:30-21:30 Kontzertua Lonbo Aretoan: ETS En Tol Sarmiento

Uztailak 18, igandea
11:00 Diana Aritz Berri Dantza Taldearekin herriko kaleetatik
20:00 Kontzertua Lonbo Aretoan: Corrientes Navarras

Uztailak 21, asteazkena
19:00 Nagusientzako zinema Lonbo Aretoan: El viaje de sus vidas

Uztailak 22, osteguna
11:00-12:00 / 12:30-13:30 Umeentzako jarduerak Lanbarketako pilotalekuan. Euria bada, udaletxeko arkupeetan
11:00 Meza kantatua Andre Maria Magdalena elizan: Eki Eder abesbatza
12:00 Agurra, jota eta arin-arin udaletxe ondoko plazan: Aritz Berri
12:30 Bertso saioa udaletxe ondoko plazan: Alaia Martin, Maider Altuna eta Unai Iturriaga
17:30 Partxis txapelketaren finala udaletxe ondoko plazan (Kilimusi Skaut Taldea)
19:00 Kontzertuak PP2-Kiroldegiko kantxa urdinean: Golden boys + Ostrich wedding

Uztailak 23, ostirala
18:30 Zirku akrobatikoa PP2-Kiroldegiko kantxa urdinean: La punta de mi nariz – Kolektivo Konika

Uztailak 24, larunbata
12:00 Herri Kirolak Joan XXIII plazan: Jasoka Herri Kirol Elkartea
19:00 Antzerkia Lonboko goiko geletan: Pulgas – Pez Limbo

Uztailak 25, igandea
10:00-10:50 / 11:00-11:50 Zumba masterclass kiroldegian
11:00 Diana Aritz Berri Dantza Taldearekin herriko kaleetatik
11:00-13:00 Patin ibilbidea herriko kaleetatik (Gure Magalean)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak