→Arrigorriaga

Arrigorriagako CB Padura saskibaloi taldea Bigarren Nazional mailara igo da

Leioaren aurkako partida irabazi ostean, Arrigorriagako CB Padura saskibaloi taldeak Bigarren Nazionalera salto egin du lau urtez nazionaletan jokatu barik egon ostean. Garaipena CD Padurako jokalariekin batera ospatu zuten Arrigorriagan, udaletxe aurreko enparantzan eta herritarren berotasunean.

CB Padurako jokalariak, Maite Ibarra alkateagaz, udaletxean // CB Padura

Leioaren aurkako partida irabazi ostean, Arrigorriagako CB Padura saskibaloi taldeak Bigarren Nazionalera salto egin du lau urtez nazionaletan jokatu barik egon ostean. Garaipena CD Padurako jokalariekin batera ospatu zuten Arrigorriagan, udaletxe aurreko enparantzan eta herritarren berotasunean.

Arrigorriagako CB Padurako gizonezkoen senior taldeak faboritoa zen Leioaren aurka partida irabazi zuen duela astebete, Bigarren Nazional mailara igoz, zirrara handiko partida baten ostean. “Lau urte eman ditugu estatu-mailako kategorietan egon barik eta aurten, Final Fourrak merezi dugu kategoriara heltzea ahalbidetu zigun”, azaldu dute saskibaloi taldetik.

Bigarren nazionala Autonomiko ohia dugu eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako taldeen aurka jokatzen den liga dugu. Futbolean hirugarren dibisioan egotearen baliokidea litzateke. “Benetan harrituta gaude jendeak izan zuen erantzunagatik: uste baino zale gehiago hurbildu ziren Arrigorriagara, baita gure kategoria azpiko taldeetako jarraitzaileak ere”, azaldu du Gorka de Juan CB Padurako presidenteak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak