→Arrigorriaga

Arrigorriagak Padurako saskibaloi eta futbol taldeen garaipenak ospatu ditu asteburuan

Joan den maiatzaren 21ean CB Padura eta Padurako futbol taldearen Bigarren Nazionaleko eta Hirugarren Mailarako igoerak ospatu zituzten Arrigorriagako Argala plazan.

CD Padurako jokalariak, partida bukatu ostean // CD Padura

Joan den maiatzaren 21ean CB Padura eta Padurako futbol taldearen Bigarren Nazionaleko eta Hirugarren Mailarako igoerak ospatu zituzten Arrigorriagako Argala plazan.

CB Padurako gizonezkoen senior taldeak faboritoa zen Leioaren aurka partida irabazi zuen duela astebete, Bigarren Nazional mailara igoz, zirrara handiko partida baten ostean. “Lau urte eman ditugu estatu-mailako kategorietan egon barik eta aurten, Final Fourrak merezi dugu kategoriara heltzea ahalbidetu zigun”, azaldu dute saskibaloi taldetik.

Bigarren nazionala Autonomiko ohia dugu eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako taldeen aurka jokatzen den liga dugu. Futbolean hirugarren dibisioan egotearen baliokidea litzateke. “Benetan harrituta gaude jendeak izan zuen erantzunagatik: uste baino zale gehiago hurbildu ziren Arrigorriagara, baita gure kategoria azpiko taldeetako jarraitzaileak ere”, azaldu du Gorka de Juan CB Padurako presidenteak.

CB Padurako jokalariak, Maite Ibarra alkateagaz, udaletxean // CB Padura

Futbol taldeari dagokionez, CD Padurak 3-0 garaitu zuen Zamudio joan den maiatzaren 21ean jokatutako Ohorezko Dibisioaren ligako azken partidan. Hori dela eta, RFEFko hirugarren mailara igo da Arrigorriagako futbol taldea. Kristo Santuaren zelaian 2.000 lagun batu ziren ligako azken partida hau ikusi eta futbol taldea animatzeko.

Partida bukatu ostean, herrigunera jaitsi ziren jokalariak eta kamioi batean garaipena ospatu zuten kalez kale.

Ohorezko sakea, joan den laraunbateko partidan // CD Padura

 

CD Padurako jokalariak, kamionetan, Arrigorriagan barrena // CD Padura

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak