→Arrigorriaga

Arrigorriagako Udalak harrera egingo die Padurako saskibaloi eta futbol taldeei

Arrigorriagako Udalak harrera berezia egingo die Padurako saskibaloi eta futbol taldeei datorren maiatzaren 21ean, 20:00etan, udaletxean bertan. Alde batetik saskibaloi taldea omenduko dute joan den astean irabazitako txapelketagatik. Beste alde batetik futbol taldea zorionduko dute, 17:00etan “Zamudioren aurka duten partida irabazi edo ez”

CB Padurako taldea // CB Padura

Arrigorriagako Udalak harrera berezia egingo die Padurako saskibaloi eta futbol taldeei datorren maiatzaren 21ean, 20:00etan, udaletxean bertan. Alde batetik saskibaloi taldea omenduko dute joan den astean irabazitako txapelketagatik. Beste alde batetik futbol taldea zorionduko dute, 17:00etan “Zamudioren aurka duten partida irabazi edo ez”.

Gauzak horrela, 16:00etan batukada prestatu dute Udaletxetik hasita. Denboraldiko azken partida dugu larunbatekoa eta horrek erabakiko du Padurako futbol taldea hirugarren mailara igoko den ala ez: Azken partida Zamudioren aurka izango da 17:00etan eta hirugarren mailarako igoera gure eskuetan dago”, azaldu dute futbol taldekoek. Kristo Santuko partida bukatu ostean udaletxeko plazara jaisteko deialdia egin die Udalak herritarrei.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak