→Arrigorriaga

Inoiz baino elkartuak, ahaldunduak eta antolatuak daudela esan dute Arrigorriagako talde feministek

Pintadek mezua idatzi dutenen "maila baxua” agerian jartzen dutela esan dute Arrigorriagako talde feministek eta Berdintasun Sailak / Sare Sozialak

Arrigorriagako Urruma Asanblada Feministak, Madalen eta Loturarik Gabe elkarteek, Udaleko Berdintasun Sailak eta herriko hainbat emakumek ere gaitzetsi dituzte institutuan agertutako pintadak. Aurreko horiek guztiak elkartu eta baloratu dituzte mezu matxistak, “zekenak” izateagatik arreta deitzen dutela adieraziz. Horrez gain, pintadak egin dituztenen “maila baxua” agerian jartzen dutela gehitu dute.

Herrian horrelako mezurik inolako babesik ez dutela baieztatu dute talde feministek eta Berdintasun Sailak eta mezu horiei erantzuna eman nahi izan diete. “Arrigorriagako emakumeak inoiz baino antolatuago gaude, ahaldunduak eta elkartuak gure eskubideak lortzeko borrokan”, azaldu dute. Horrekin batera, nahi bezala janzten direla, eta nahi dutenekin nahi duten bezala erlazionatzen direla azpimarratu nahi izan dute.

Ondoren, haien eskubide eta askatasunen alde indarrez borrokatzen jarraituko dutela argi utzi dute. “Atzera bueltarik ez duen bidea egiten ari gara, eta horrek ideologia zaharkituak bultzatutako “mini” gizonen sektore misogino eta atzerakoia beldurtzen du”, esan dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak