→Arrigorriaga

Arrigorriagako Salud e Higienen konponketak egin dituzte, auzotarren kexak atendituz

Arrigorriagako Udal langileek konponketak egin dituzte azken egunetan Salud e Higiene auzoan. Joan den urtarrilaren 20an udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurkezpen egunean, bertako zenbait auzotar gerturatu ziren eta euren egoneza plazaratu zioten Maite Ibarra alkateari

Konponketen argazkiak // Arrigorriagako Udala

Arrigorriagako Udal langileek konponketak egin dituzte azken egunetan Salud e Higiene auzoan. Joan den urtarrilaren 20an udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurkezpen egunean, bertako zenbait auzotar gerturatu ziren eta euren egoneza plazaratu zioten Maite Ibarra alkateari.

“Banatzaileek ez dakite gure auzoa topatzen, ez dagoelako behar bezala seinaleztatua. Gainera, denbora asko daramagu Salud e Higieneko hustubideen egoera salatzen eta oraindik ez zaio irtenbiderik eman arazoari”, adierazi zuten.

Gauzak horrela, Udaleko ordezkariek kexa horiek artxibatu eta langileek zenbait konponketa egin dituzte Salud e Higienen: seinalektika jarri dute auzoaren norabidea eta kokapena markatzeko, eta hustubideetako saretak konpontzen ibili dira egun hauetan.

Auzotarrak, Arrigorriagako mapa ikusten HAPOren aurkezpen egunean // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak