Urtero bezala, udako solstizioa ospatzeko jardueraz betetako gaua prestatu du Arrigorriagako Udalak Jai Batzordeagaz, ekainaren 23an.
San Joan gauan sua protagonista izango bada ere, 18:00etatik 20:00ak arte umeentzako tailerrak eta txokolatada prestatuko dute eta 22:00ak arte DJ Gomik girotuko du gaualdea. 22:30ean sua piztuko dute Mendikosolon eta Udalak iragarri du musika eta dantzaz girotuko dutela gaua, udari agur beroa emateko.
