Azken asteetan kultura aretoan zenbait entsegu egin ostean, datorren otsailaren 4an Santa Ageda Eguna prestatu dute Abusutarrak Taldekoek Abusuko Auzokideen Elkarteagaz batera, Arrigorriagako Udalaren laguntzaz Abusuko Olatxu plazan, 17:30ean.
Hitzordua Abusuko Olatxu plazan izango da 17;30ean. Bertatik Ollarganera joango dira eta Abusura bueltan Santa Isabel frontoitik, ibai gaineko zubitik eta Iharra plazatik igaroko dira. Ostean, Zamakolarantz joko dute. 2020 eta 2021ean, pandemia dela eta, ezin izan ziren kalera irten Santa Agedako kantuak botatzera, eta 2019tik gogotsu dabiltza taldekideak: “Aurtengo entseguak aire zabalean egin ditugu, Santa Isabel frontoian 2018an ez bezala”, azaldu du Maite Rodrigez Abusutarrakeko kideak: “Aurten kalera irtengo gara eta osasun neurriak beteko ditugu, aire zabalean kantatuz”.
