→Arrigorriaga

Santa Isabel auzoan 50 aparkaleku jartzeko lanak hasi dituzte

Arrigorriagako Gonbernu taldeko ‘Hobeto Bizitzeko 100 neurri’ txostenaren 89. puntua dugu Abusuko Santa Isabel auzoan 50 aparkaleku jarri behar dituzten proiektuarena.

Santa Isabeleko aparkalekuaren sarrera, lanak hasi baino lehen // GoogleMaps

Arrigorriagako Gonbernu taldeko ‘Hobeto Bizitzeko 100 neurri’ txostenaren 89. puntua dugu Abusuko Santa Isabel auzoan 50 aparkaleku jarri behar dituzten proiektuarena. Abusuko auzo honetako aparkatzeko arazoak arintzeko helburuagaz, honako hau 2021eko aurrekontuen inbertsio handiena da eta 222.519 euro bideratu dira proiektu hau gauzatu ahal izateko Ekin Eraiketak S.L enpresaren eskutik.

Lanak azaroaren 29an hasi zituzten Abusuko auzoan hesiak eta inguruetan ez aparkatzeko iragarkiak jarriz: “Inguruko aparkaleku-arazo ezagunei gehitu behar zaie Santa Isabel kaleak oztopo arkitektoniko garrantzitsuak dituela, eta gaur egun eskatzen diren kalitate-estandarretara egokitu behar dela. Egokitzapen horiek egiteko, beharrezkoa izango da auzoan aparkatzeko plazak kentzea eta oinezkoari protagonismo handiagoa ematea”, azaldu dute udal ordezkariek.
Lan hauetan aparkalekua txukundu, asfaltatze-lanak, behar bezala seinaleztatzea, argiztapen egokia jartzea, aparkalekura daraman bidea txukuntzea eta zaintza-sistema eraginkor bat ezartzea bezalako lanak egingo dituzte. “Helburua ez da soilik inguruan dagoen aparkaleku falta arintzea, baizik eta gaur egun hondatuta eta erabili gabe dagoen eremu bat birgaitzea eta auzorako berreskuratzea”, azaldu du Idoia Molina Arrigorriagako Auzoak eta Hirigintzako zinegotziak.

Abusuko Santa Isabel aparkalekua eraberritzeko proiektua 2021ean gauzatuko da

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak