→Arrigorriaga

Arrigorriagak Talentuen Bankua sortu du herriko talentu gazteak bilatzeko

Ikusleak Arrigorriagako Umorea Labur 2019an / Geuria

Gazteria sailak Talentuen Festa antolatu du abenduaren 26an eta herriko talentuen bila dabil. Horretarako, herriko 16 eta 35 urte bitarteko gazte talentudunen bila dabil Talentuen Bankua ekimen berriaren bidez: “Proiektu honen helburu nagusia Arrigorriagako udalerrian gazteen artean dugun talentu aniztasuna ezagutaraztea eta ikusaraztea da”, azaldu dute Udaletik. Hori dela eta, Udala herriko talentudunen identifikazio-lanetan dabil banku honen bidez eta talentu hauek ez dutela zertan berriak izan behar adierazi du “baizik eta ezagutzen ditugunak ere identifikatzea”. Ekimen berri honen helburu nagusia herriko talentu gazteak identifikatzea eta ezagutaraztea da, Arrigorriagako talentu aniztasunaren lekuko izateko.

“Proiektu hau denboran zehar mantendu nahi dugu, eta, horregatik, Talentuen Bankua deitu diogu; izan ere, giza kapital hori eta talentuduna biltzen joan nahi dugu, gazte guztiek asko baitaukate udalerriari ekarpenak egiteko, eta, horregatik, gure asmoa da parte hartu nahi duen orok bere lekua izatea gustukoen duen eta ondoen sentitzen den eremuan” azaldu Iratxe Rubiok, Kultura eta Gazteria zinegotziak.

Nola parte hartu

Interesdunek eman behar duten lehen urratsa talentu hori erakusten duen bideo txiki bat grabatzea da eta azaroaren 13a baino lehen bidali beharko dute Gaztegunera. Jasotako bideo guztien artean aukeraketa egingo dute Gazteguneko arduradunek eta abenduaren 26an antolatuko den Talentuen Festan proiektatuko dira. Festa hau norberaren talentuak kantatuz, dantzatuz, magia eginez, instrumenturen bat jotzen, bakarrizketak egiten… erakutsi nahi dituen pertsonentzat zuzenduta dago. Talentu Bankua handituz doan heinean udalerrirako lan egiteko moduak handituko direla azaldu du Udalak.

Bideoak gaztegunea@arrigorriaga.eus helbidera bidali beharko dira. Informazio osatuagoa 946 001 876 telefono zenbakian topa dezakezu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak