→Arrigorriaga

Udako kanpusa prestatu du Arrigorriagako Padura Klubak ekaina eta uztailean

Arrigorriagako Padura Klubak udako kanpusa prestatu du ekaina eta uztailean. Bertan, teknifikazioa lantzeaz gainera, txangoak, igerilekura irteerak eta jolasak izango dituzte gaztetxoek

Santo Kristoko futbol zelaiak, Arrigorriagan // Geuria

Arrigorriagako Padura Klubak udako kanpusa prestatu du ekaina eta uztailean. Bertan, teknifikazioa lantzeaz gainera, txangoak, igerilekura irteerak eta jolasak izango dituzte gaztetxoek. Kanpuseko ekipazio propioa izango dute eta saioetan tituludun entrenatzaileak izango dituzte.

Kanpusak hiru txanda izango ditu eta 09:00etatik 14:00ak artekoak izango dira:

  • Lehen txanda: ekainaren 22an, 23an, 24an
  • Bigarren txanda: ekainaren 27an, 28an, 29an, 30ean eta uztailaren 1ean
  • Hirugarren txanda: uztailaren 4an, 5an, 6an, 7an eta 8an

Izen emateak

Izena emateko 688 698 876 eta 692 719 557 telefono zenbakiak eskuragarri jarri dituzte, eta honako aukerak izango dituzte gazteek:

  • Hiru eguneko txanda
    • Padurako jokalaria: 45 euro
    • Arrigorriagako jokalaria: 50 euro
    • Kanpoko jokalaria: 55 euro
  • Astebeteko txanda
    • Padurako jokalaria: 80 euro
    • Arrigorriagako jokalaria: 85 euro
    • Kanpoko jokalaria: 90 euro
  • Bi asteko txanda
    • Padurako jokalaria: 115 euro
    • Arrigorriagako jokalaria: 120 euro
    • Kanpoko jokalaria: 125 euro
  • Hiru egun + astebete bateko txanda:
    • Padurako jokalaria: 125 euro
    • Arrigorriagako jokalaria: 130 euro
    • Kanpoko jokalaria: 135 euro
  • Hiru asteko txanda
    • Padurako jokalaria: 145 euro
    • Arrigorriagako jokalaria: 150 euro
    • Kanpoko jokalaria: 155 euro
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak