→Arrigorriaga

Arrigorriagako Udako Ludoteketan izena emateko epea zabalduko dute

arrigorriaga umeak 2016 ludoteka

Datorren maiatzaren 23tik 27ra Arrigorriagako Udako Ludoteketan izena emateko zabalduko dute. Aurtengo Udako Ludotekak uztailaren 5etik 21era egingo dituzte eta 2017. urtean jaiotako haurrei zuzenduta daude

Haurrak, ludotekan, 2016an // Geuria

Datorren maiatzaren 23tik 27ra Arrigorriagako Udako Ludoteketan izena emateko zabalduko dute. Aurtengo Udako Ludotekak uztailaren 5etik 21era egingo dituzte eta 2017. urtean jaiotako haurrei zuzenduta daude.

Euskarazko zerbitzu hau astelehenetik ostiralera eskainiko dute, urtero bezala, 10:00etatik 14:00ak arte. Behar izatekotan, 09:00etatik 10:00etara eta 14:00etatik 15:00etarainoko zerbitzuak eskainiko ditzte ere.

Arrigorriagako Udalak azaldu du lekuak mugatuak izango direla, eta horretarako izena emateko epea maiatzaren 23tik 27ra izango da. Interesdunek hurrengo lekuetan eman dezakete izena:

  • Ludoteketan, 17:30etik 19:30era
  • Edurne Garitazelaia kultur etxean, 17:00etik 20:00ak arte
  • HAZn, 08:00etatik 14:45ak arte
  • Abusuko Zentro Soziokulturalean, 09:00etatik 20:00ak arte

Informazio gehiago jaso dezakete interesdunek abusu@arrigorriaga.eus helbidera e-posta bidaliz edo 651 705 974 telefono zenbakira deituz.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak