→Arrigorriaga

Irailaren 17an amaituko da Arrigorriagako Udal euskaltegian izena emateko epea

Arrigorriagako Udal Euskaltegian urritik 2022ko ekainerako klaseetan izena emateko epea irailaren 17an amaituko da. Aurten euskaltegiak metodologia bi izango dituela iragarri du Udalak webgunean: betiko aurrez-aurreko klaseak eta eta autoikaskuntza metodologia.

Arrigorriagako euskaltegiko ikasleak // Utzitakoa

Arrigorriagako Udal Euskaltegian urritik 2022ko ekainerako klaseetan izena emateko epea irailaren 17an amaituko da. Aurten euskaltegiak metodologia bi izango dituela iragarri du Udalak webgunean: betiko aurrez-aurreko klaseak eta eta autoikaskuntza metodologia.

Aurrez-aurreko klaseak euskara maila, asteko ordu kopurua eta ordutegiaren arabera antolatuko dira, gogoratu du Arrigorriagako Udalak. Autoikaskuntzako metodologiari dagokionez, modalitate honek aurrez-aurreko klaseak eta online formatuko klaseak uztartuko ditu.

AURREZ-AURREKO KLASEAK

C1: Asteko egun bi, bost ordu astero. 165 orduko ikasturtea. 16:30etatik 19:00ak arte

A1/A2: Asteko hiru egun, 7,5 ordu astero. 250 orduko ikasturtea. Hiru aukera: 09:30etatik 12:00ak arte, 16:30etatik 19:00ak arte edo 19:00etatik 21:30ak arte.

B1/B2/C1: Asteko lau egun, 10 ordu astero. 330 orduko ikasturtea. Hiru aukera: 09:30etatik 12:00ak arte, 16:30etatik 19:00ak arte edo 19:00etatik 21:30ak arte.

Arrigorriagako Udal euskaltegiaren ikasgela 2020an // Geuria

AUTOIKASKUNTZA

Metodologia hau 190 ordukoa da. Bakarkako lanari dagokionez, BOGA programarekin 5-6 orduko lana egingo du ikasleak aurrez-aurreko klaseetara joan ahal izateko.

Aurrez-aurreko klaseei dagokienez, talde-saioak eta tutoretzak antolatuko dituzte. Talde-saioak astean ordubeteko iraupena duten talde txikiez osatutakoak dira. Tutoretzak, ostera hamabostaldian ordu erdiko iraupena dute eta helburu hirukoitza dute: bakarka egindako lan hori aztertzea, eta epe laburreko helburuak ezartzea zein akatsak zuzentzea da.

Euskaltegiak hiru matrikula mota eskaintzen dizkio ikasleei:

  • Matrikula arrunta
  • Bimatrikula: matrikula arrunta baino aukera merkeagoa.
  • Langabetuentzako matrikula: doako matrikula.

Euskaltegiak matrikula epe bitan ordaintzeko aukera emango dio interesdunari.

Berbalagun programa, urrian

Urriaren lehen hamabostaldian Berbalagunen izena emateko epea zabalduko du Udal euskaltegiak, euskara maila ertain edo altua duten herritarrei zuzendutako doako programa. Ordubeteko klasea antolatuko dute astero.

Informazioa handitzeko, Udal euskaltegiko eskuorria eta izen-ematea deskargatu daiteke Arrigorriagako Udalaren webgunetik.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak