→Arrigorriaga

Langabeentzako udazkeneko Udal ikastaroak iragarri ditu Arrigorriagak

Arrigorriagako Udaleko Ekonomia eta Enplegu sailak Arrandegian produktu freskoak prestatzeko eta saltzeko lanean gaitzea, Harategian produktu freskoak prestatzeko eta saltzeko lanean gaitzea eta Zerbitzu administratibo eta orokorretako eragiketa osagarriak izeneko udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.

Herritar bat harategi baten aurrean, Ugaon // Geuria

Arrigorriagako Udaleko Ekonomia eta Enplegu sailak Arrandegian produktu freskoak prestatzeko eta saltzeko lanean gaitzea, Harategian produktu freskoak prestatzeko eta saltzeko lanean gaitzea eta Zerbitzu administratibo eta orokorretako eragiketa osagarriak izeneko udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.

Ikastaroak eta ikasgaiak

ARRANDEGIAN PRODUKTU FRESKOAK PRESTATZEKO ETA SALTZEKO LANEAN GAITZEA
150 ordu: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ak arte
2021eko irailaren 20tik azaroaren 3ra

  • Arrandegiko produktuak tratatzea eta kudeatzea
  • Higienea eta segurtasuna arrandegian
  • Kutxa eta saltokiko terminala (ST) erabiltzea
  • Bezeroari poinarrizko arreta eskaintzea


HARATEGIAN PRODUKTU FRESKOAK PRESTATZEKO ETA SALTZEKO LANEAN GAITZEA
150 ordu: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ak arte
2021eko azaroaren 8tik abenduaren 22ra

  • Harategiko produktuak
  • Haragi-prestakin freskoak eta urdaitegia egitea
  • Haragiak eta hestebeteak kontserbatzea
  • Ontziratzea eta manipulatzea
  • Elikagaiak manipulatzeko txartela
  • Bezeroari arreta profesionalizatua emateko trebetasun pertsonalak eta sozialak
  • Salmenta-teknika aurreratuak, produktu freskoak banatzeko saltokiei aplikatutakoak


ZERBITZU ADMINISTRATIBO ETA OROKORRETAKO ERAGIKETA OSAGARRIAK
390 ordu: astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 14:00ak arte
2021ekourriaren 4tik 2022ko otsailaren 14ra

  • Bulegoko oinarrizko administrazio teknikak (150 ordu)
  • Komunikazioko oinarrizko eragiketak (120 ordu)
  • Erreprodukzioa eta artxiboa (120 ordu)
  • Lanekoak ez diren lanbide jardunbideen modulua (40 ordu)

Administrazioaren inguruko ikastaroko orduei beste 40 ordu gehitu behar zaizkio lanekoak ez diren praktikak egiteko, 2022ko otsailetik aurrera.

Erreserba egiteko azken eguna irailaren 15a da eta Udalak gogoratu du ikastaro bakoitzak leku mugatuak dituela. Izena emateko eskaera-orria eta DARDE agiria aurkeztu beharko dira Arrigorriagako Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZen), “ikastaro hauen helburua langabeei enplegua aurkitzeko aukera hobetuko duen prestakuntza eskaintzea delako”, Udalaren hitzetan.

Onartutakoen zerrenda irailaren 17an iragarriko du Udalak webgunean eta baita Udaleko iragarki taula digitalean. Halaber, ikastaroen inguruko triptikoak banatuko dituzte herrian, aste honetan zehar.

Zalantzarik izatekotan, interesdunek enplegua@arrigorriaga.eus helbidera idatzi dezakete edota HAZra jo, 08:00etatik 13:45era astelehenetik ostiralera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak