→Arrigorriaga

Arrigorriagako Udalak Abusuko Joaquiren etxegabetzearen erabakia arbuiatu du

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean bertan, Abusuko Olatxu auzoan bizi zen Joaqui etxegabetu zuten: “Kasu bereziki gogorra da, izan ere, senar ohiaren eskutik tratu txarrak salatu zituen auzokide hori behartua izango baita bere etxea uztera (nahiz eta jabea izan), senar ohiari etxebizitzaren gozamena ematen dion akordio baten ondorioz. Akordio hau presiopean sinatua eta berarentzat nabarmen kaltegarria izanik”, salatu du Arrigorriagako Udalak prentsa ohar baten bidez.

Ertzaintza, Joaqui bizi zen atarian // Geuria

Etxegabetze hark kalean utzi ditu emakume bi eta neskato bi: “Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek emakumea lagundu dute prozesu osoan zehar. Zorionez, bera izan zen erreferentziazko gizarte-langilearengana jo zuena”. Udalak azaldu du ez dela lehen aldia Joaqui mehatxupean dagoen lehen aldia: “eragile sozialek egindako lanari esker eta gizarte-langileak epaitegira bidalitako txostenei esker, hainbatetan lortu dute kaleratzea atzeratzea, eta horrela, gizarte-babeseko etxebizitza bat eskuratzeko izapideak egiteko behar den denbora lortu; gaur egun dagoeneko lortu dena“.

”Arrigorriagako Udalak erabat arbuiatzen du erabaki judizial hori, eta etxegabetze horren krudelkeria salatzen du; izan ere, indarkeria instituzionalaren kasu argia izateaz gain, indarkeria matxistaren osagai argia du”, azaldu du Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak. Udalak gehitu du Joaquiren familia laguntzen jarraituko duela, beharrezko baliabideak euren eskura jarriz “modu duinean bizi ahal izateko”.

Atzo bertan, Azaroaren 25ean Arrigorriagako Urruma Asanblada Feministak 19:00etan deitutako elkarretaratzean bertan izan ziren Gobernu Taldeko kideak, udaletxeko arkupean, herriko beste eragile askorekin batera.

Bideoa | Joaquik Arrigorriagako Olatxu kaleko etxeko giltzak entregatu ditu

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak