→Arrigorriaga

Udaleku teknologiko, ikusentzunezko eta abenturazkoak prestatu ditu Arrigorriagako Gazteguneak

hegouribe multiabentura udalekuak 2016 araba

Ekaina eta uztailean zehar euskarazko udaleku anitzetaz gozatzeko aukera izango dute Arrigorriagako Gazteguneko Udalekuetan izena emango duten 12 eta 17 urte bitarteko gazteek.

Abentura anitzeko udalekuak, araban, 2016an // Utzitakoa

Ekaina eta uztailean zehar euskarazko udaleku anitzetaz gozatzeko aukera izango dute Arrigorriagako Gazteguneko Udalekuetan izena emango duten 12 eta 17 urte bitarteko gazteek. Dagoeneko, izena emateko epea zabaldu dute Gaztegunetik.

Eskaintza zabala

Ekainaren 27tik uztailaren 1era Udaleku Teknologikoak prestatu dituzte 10:00etatik 14:00ak arte, Arrigorriagako Gaztegunean bertan. Haur bakoitzaren prezioa 50 eurokoa izango da.

Uztailaren 5etik 8ra Ikusentzunezko udaleku txanda izango da, 10:00etatik 14:00ak arte ere, eta Gaztegunean. Prezioa 30 eurokoa izango da.

Uztailaren 11tik 15era Abentura Anitzeko Udalekuak prestatu dituzte Sobron Abenturan (Sobron, Araba). Kasu honetan, ordutegia 09:00etatik 18:30ak artekoa izango da eta haur bakoitzak 100 euro ordaindu beharko ditu.

Udalekuetan parte hartzeko Gaztegunean edo Abusuko Zentro Soziokulturalean izena ematea beharrezkoa da eta maiatzaren 27a izango da azken eguna.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak