→Arrigorriaga

Emakumeen III. Klasikoa antolatu dute Arrigorriagak, Ugaok eta Zeberiok

Datorren maiatzaren 21ean Emakumeen III. Klasikoa prestatu dute Arrigorriaga, Ugao eta Zeberioko Udalek. 2019an II. klasikoa egin zuten, eta aurtengoa pandemia osteko lehena izango dugu

Emakumeen II. Klasikoa // Emakumeen Klasikoa

Datorren maiatzaren 21ean Emakumeen III. Klasikoa prestatu dute Arrigorriaga, Ugao eta Zeberioko Udalek. 2019an II. klasikoa egin zuten, eta aurtengoa pandemia osteko lehena izango dugu. “Esfortzuaren, elkartasunaren, errespetuaren eta berdintasunaren” aldeko festa gisa definitu zuen 2019an Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak Klasikoa.

Hiru lasterketa egingo dituzte guztira hilaren 21ean: 15:00etan Kadeteen txanda izango da eta ibilbideak 38kmko luzera izango du; 16:30ean Junior kategoriakoa egingo dute, 53kmkoa; 16:30ean ere Sub23-Elitekoa egingo dute, 76,5kmkoa, guztira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak