→Arrigorriaga

Arrigorriagako aurtengo Clown eta Pailazoen Nazioarteko jaialdia auzoetara zabalduko dute

Datorren maiatzaren 6an, 7an eta 8an Arrigorriagako XXVII. Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia antolatu dute, eta berritasun modura, aurten jarduerak deszentralizatuko ditu Udalak. Ondorioz, ohiko lekuez gainera, ikuskizunak egingo dituzte Abusun eta San Antonio bezalako auzoetan.

1995ean jaiotako jaialdiak erakusketak, profesional zein zaleentzako clown ikastaroak, eduki pedagogikoko eskolarako jarduerak, haur ospitaleetarako saioak… bezalako saioak eskaini ditu 27 urteetan zehar.

“Aurten euskal konpainiak nabarmenduko dira”, iragarri dute Udal ordezkariek. “Musika, kale-antzerkia, zirku modernoa, aire akrobaziak eta umorea uztartuko duten 15 konpainietatik 7 Euskal Herrikoak izango dira“.

Iaz, Koronabirusaren eraginagatik, saio guztiak PP2 pistetan egin behar izan zituzten, osasun neurri guztiak modu zorrotzean betez: sarreran hidrogela jarri eta saioen artean publikoaren zonaldea desinfekatuz, besteak beste.

Argazkiak | Arrigorriaga kolorez jantzi dute Clownek eta pailazoek asteburuan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak