→Arrigorriaga

Arrigorriagak gazteentzako hiru ikastaro antolatuko ditu abenduan

Gildak, gabonetako menuen pintxoak // Geuria

Arrigorriagako Udalak 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzako orgalari, xaboi naturalen eta gabonetako sukaldaritza ikastaroak prestatuko ditu abenduan.

Orgalari ikastaroa abenduaren 4an, 7an, 9an eta 10ean antolatuko dute 09:00etatik 14:00ak arte eta izen emateko epea azaroaren 27an amaituko da. 20 orduko ikastaroak (10 ordu teoriko eta beste 10 praktiko) 100 euroko kostua izango du eta hobariak izango ditu langabe, ikasle edo familia ugarikoei prezioa murriztuz. Ikastaro honek egiaztapen ofiziala izango duela adierazi du Udalak “parte-hartzaileek horrelako makinak erabiltzen lan egin ahal izan dezaten”.

Xaboi naturalen ikastaroa doakoa izango da eta abenduaren 14an antolatuko dute, 18:00etan. Tailer honetan xaboi naturala egiteko oinarrizko teknikak irakatsiko dituzte eta saponifikazioa zer den eta etxeko osagaiekin xaboiak egiten azalduko dute, horietan sendabelarrak jartzeko aukerarekin. Izena emateko Gaztegunera deitu beharko dute interesdunek abenduaren 4a baino lehenago.

Gabonetako sukaldaritza ikastaroa abenduaren 14tik 18ra prestatuko dute, 10:00etatik 14:00ak arte. Tailer honetan pintxoak, hasierakoak eta pateak landuko dira alde batetik eta sukaldeko denbora errentagarria bihurtzen zein erosketa-saskia ekonomizatzen irakatsiko dute. Ikastaro honek 50 euroko kostua izango du eta bertan izena emateko azken eguna abenduaren 9a izango da. Orgalari ikastaroarekin gertatu den bezalaxe, tailer honek hobariak izango ditu langabe, ikasle edo familia ugarikoei prezioa murriztuz.

Ikastaroetan izena emateko edo informazio gehiagorako deitu Gazteguneko telefono zenbakira (946 00 18 76) edo idatzi helbide elektronikora: gaztegunea@arrigorriaga.eus

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak