→Arrigorriaga

Arrigorriagako 1 KZguneak ateak zabaldu ditu, arratsaldez

ugao it txartela ikastaroa 2018 ordenagailua argazkia Glenn Carstens Peters Unsplash
Interneteko erabiltzailea // Utzitakoa

Koronabirusaren ondorioz, KZ zentro guztiak itxi ostean, Arrigorriagako Urgoiti ibilbideko 3. zenbakiko 1 KZ Guneak ateak ireki zituen pasa den azaroaren 18an. Gunea erabili ahal izateko aldez aurretik izena eman behar izango da eta ordutegia astelehenetik ostiralera izango da 16:00etatik 20:00ak arte. Edukiei dagokienez, KZgunea zerbitzuari buruzko informazioa, Izapideak: BakQ, Metaposta, Tutoretza presentzialak eta izapidetze eta kudeaketa ofizialearako nabigazioa (gehienez 20 minutukoa) zerbitzuak eskainiko dira.

Horrez gainera, abenduan aurrez aurreko formazio ikastaroak eskainiko ditu KZguneak, eta bertan parte hartu nahi duten interesdunek webgune honetan izena eman beharko dute, itxaron zerrenda batera igaroz.

KZgunea erabiltzeko interesa dutenek modu bitan izena eman dezakete: 944 033 311 telefono zenbakira deituz edota KZgunearen webgunearen bidez. Gogoratu beharrekoa da gunera maskara eta boligrafo propioa eramatea derrigorrezkoa izango dela (dokumentuak erregistratu edo sinatzeko, hala behar bada). Horrez gainera, gela erabiltzea eta gutxienezko segurtasun distantziak mantentzea derrigorrezkoa izango da ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak