→Arrigorriaga

1.100 leku-izen baino gehiago bildu ditu Asier Ibarretxek ‘Arrigorriagako Hiztegi Toponimikoa’n

Malmasingo Lagunak elkarteko kideak urte biko lana egin ostean herrian ezagunak eta ez hain ezagunak diren lekuen izenak bildu ditu zonaldeka banatutako bilduma berezi honetan: Alonsotegi, Bilboko Artigas, Lexarrola, Ibaizabal, Basauri, Arguia… Liburuaren edukiaz eta egituraz berba egin ostean, herriko hainbat leku-izenen inguruan aritu zen, Arrigorriagako hain ezagunak ez diren hainbat bitxikeria kontatuz.

Arrigorriagako Hiztegi Toponimikoa liburuaren aurkezpenak herriko leku bitan antolatu dute: apirilaren 13an Abusuko zentro soziokulturalean eta 15ean Lonbo aretoan. Lonbo aretoan egindako ekitaldian Maite Ibarra alkatea bera izan zen lehen ilaretako besaulkien artean, eta baita toponimia zein historiarekiko pasioa duten hainbat lagun ere.

Malmasingo Lagunak elkarteko Asier Ibarretxek ‘Arrigorriagako Hiztegi Toponimikoa’ aurkeztuko du Arrigorriagan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak