→Arrigorriaga

Malmasingo Lagunak elkarteko Asier Ibarretxek ‘Arrigorriagako Hiztegi Toponimikoa’ aurkeztuko du Arrigorriagan

‘Arrigorriagako Hiztegi Toponimikoa’ izeneko liburua aurkeztuko du Asier Ibarretxe Fernandez de Larrinoak Abusuko Zentro Soziokulturalean, apirilaren 13an, 19:00etan eta apirilaren 15ean, Lonbo aretoan, 19:00etan. Liburuak 1.100 toponimo baino gehiago jasotzen ditu eta Arrigorriagako toponimia historikoa ezagutzeko aukera ematen du Malmasingo Lagunak elkarteko Ibarretxek urteetan zehar egindako lanak. Malmasingo Lagunak elkarteak azaldu du liburuak argazkiz hornitutako “aurkezpen xumea” duela, “gure herriko historian sakontzeko ezinbesteko lana”.

Asier Ibarretxe // Malmasingo Lagunak Elkartea

“Duela urte batzuk hasi ginen Arrigorriagako datu eta lekuen izenak biltzen hainbat artxibategietatik”, azaldu du Ibarretxek. “Bilketa-lanetan ari ginela, gaur egun ezezagunak diren lekuen izenak zeudela ikusi genuen eta korpus bat osatzea erabaki genuen”. Materiale osotua bildu zutenean, Malmasingo Lagunak elkartearen bidez liburua argitaratzea erabaki zuten. Duela urte bi, jasotako material horri forma ematen hasi ziren elkartekoek eta 2020ko amaieran bukatu zuten lana. “Ikerketak gaur egungo Arrigorriaga osoa eta zonalde gehiago hartzen ditu kontuan”, azaldu du egileak. “Arrigorriagako parte ez diren zonalde batzuk ere aipatzen dira: Basauri modu apalean agertzen da, esaterako, XVI. menderarte Arrigorriagako parte izan zelako eta horrela jasotzen da artxibategietako dokumentu historikoetan. Gauza bera gerttzen da Alonsotegiko alde batekin: Garai batean, Ganekogortatik Cadagua ibaira arteko zatia Arrigorriagari zegokion“. Bestalde, liburuak Bilbo eta Ugaoko zonalde jakin batzuen inguruko dokumentazio historikoa jasotzen duela aurreratu du Asierrek: Seberetxe, Buia, Buia-Goiti, Betelu… eta Baita Markio eta Lupardo eta Beresa auzoetakoak, besteak beste.

Ikerketaren zonaldea // Malmasingo Lagunak Elkartea

Non erosi liburua

Apirilaren 13an Abusuko Zentro Soziokulturalean 19:00etan izango da lehen aurkezpena. Apirilaren 15ean Lonbo aretoan antolatu dute, 19:00etan ere. Aurkezpenak egin ostean Arrigorriagako hainbat lekutan jarriko dute salgai liburua, 18 euroko prezioan:

  • Pinpilinpauxa liburudenda: Severo Ochoa Kalea, 13, Arrigorriaga
  • Gailur liburudenda: Mikel Alonsotegi Kalea, 3, Arrigorriaga
  • Arco Iris paperdegia: Severo Ochoa Kalea, 10, Arrigorriaga
  • Niko paperdegia: Severo Ochoa Kalea, 3, Arrigorriaga
  • Aldapa taberna: Urgoiti Kalea, 30, Arrigorriaga

Abusuko dendetan ere liburua saltzeko asmoa dutela azaldu du Etxebarriak, baina momentuz ez dute erabaki non.

Arrigorriagako toponimiaren inguruko lan bi aurkeztuko dituzte hurrengo asteetan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak