→Arrigorriaga

Arrigorriagako eskolako galdarako matxura batek ezohiko lurrina eragin du zentroan

Larrialdietako zerbitzuak, Eskolan // Unai Zabaleta

Bizkaiko Suhiltzaileek abisua jaso dute gaur goizean Arrigorriagako Mikel Alonsotegi kaleko Udal eskolatik. Zentroko galdara bat matxuratu eta ur-lurruna eragin du, kea tximiniatik garraiatu beharrean zulo batetik ateraz. Suhiltzaileak eta Osakidetzako langileak bertara gerturatu dira eta egoera kontrolpean izan ostean parkera itzuli dira. Ezbehar honek ez du zauriturik utzi ez eta kalte materialik eragin. Eskolako langileek adierazi dute sustoa baino ez dela izan eta galdarako mantentze-zerbitzuarekin harremanetan jarriko direla.

Larrialdietako zerbitzuak, Arrigorriagako eskolan // Unai Zabaleta

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak