Ekainaren 20tik uztailaren 8ra bitartean, Agirre Lehendakariaren parkea liburutegi txiki bihurtuko da. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik kale-liburutegia, 17:30etik 19:30era.
Euskararen erabileraren eta umeen irakurketaren aldeko proposamena da hau. Umeentzako ipuin eta liburu eskaintza “oparoaz” gozatu ahal izango dute bertaratutakoek. Era berean, literatura-sorkuntza eta irudimena sustatzeko tailerrak antolatuko dituzte, baita bestelako ikuskizunak ere.
