→Arrigorriaga

Argazkiak | Arrigorriagak distantziak mantendu ditu M8ko manifestazio jendetsuan

Arrigorriagak eta Urruma Talde Feministak Martxoaren 8ko manifestazioa antolatu zuen atzo Severo Otxoa eta Urgoiti Pasealekuko kaleetatik barrena herriko kaleak kolore morez tintatuz eta askotariko tresnekin zarata ateraz. Manifestazioaren hasieratik amaierara ilara nagusi bi egin zituzten segurtasun distantziak mantendu ahal izateko “Dena aldatu, sistema arrakalatu” esaldia zeraman pankarta buruan zihoalarik. Ibilbidea Argala plazan hasi eta bukatu zen, zarata eta txaloen artean eta puxika moreak askatuz bertan.

Jendea, Severo Otxoa kalean zehar // Geuria

 

“Eskerrak eman nahi dizkiogu Urruma Asanblada Feministari”, azaldu zuen manifestazio bukaeran Maite Ibarra alkateak udaletxearen arkupean. “Gaur argi geratu da gai garela erantzukizuna eta konpromisoa uztartuz manifestazio hau egiteko. Emakumearen Egun honetan oso argi geratu da Arrigorriagan aldarrikapenak egin direla. Espero dugu egun hau egunerokoa bihurtzea, bide honetan denon artean lortuko baitugu”, izan ziren alkatearen hitzak.

Autobus bat, errepidean geldituta // Geuria

“Jendetsua izan da gaurko manifestazioa”, azaldu zuen Joana Etxebarria politika feministako zinegotziak. “Aurreko egunetan bezala, Arrigorriagako jendea parte hartzen ari da antolatutako ekimenetan eta falta diren jarduera horietan jendea parte hartzera animatzen dugu”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak