→Arrigorriaga

Arrigorriagako Severo Otxoako auzotarrek taberna bateko sutea itzali dute bart

Atzo sutea gertatu zen Severo Otxoa kalean, pergolatik gertu. Bertako auzotarrak izan ziren su-itzalgailuak erabiliz sutea itzaltzeaz arduratu zirenak

Kiskalitako taberna // Bizkaiko Suhiltzaileak

Atzo sutea gertatu zen Severo Otxoa kalean, pergolatik gertu, bertako taberna bateko argi-kartelak eta toldoak su hartu ostean. Bertako auzotarrak izan ziren su-itzalgailuak erabiliz sutea itzaltzeaz arduratu zirenak eta Bizkaiko Suhiltzaileak gerturatu zirenerako sua guztiz itzalita eta kontrolpean zegoen: “Suhiltzaileok lekua hoztu eta egonkortu genuen”, adierazi dute suhiltzaileek euren sare sozialetan.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak