→Arrigorriaga

Arrigorriagako Udal kiroldegiak doako Nordic Walking tailerra antolatuko du

Nordic Walkinga // HimalMountain

Urtarrilaren 30ean, 10:00etatik 13:00ak arte Nordic Walking doako ikastaroa antolatuko du Udal kiroldegiak, bertako instalazioetan. Guztira 18 lagunentzako tokia egongo da bertan, sei pertsonez osatutako hiru taldeetan, segurtasun distantziak mantenduz eta maskarak momentu oro jantzita eramanez. Tailerrean erabiliko den materialea desinfetatuta eta Euskadi Trek enpresak ordainduko duela iragarri dute kiroldegitik. Izena emateko epea urtarrilaren 21ean zabaldu zuten eta taldea osatu harte izena eman ahal izango dute interesdunek.

Landuko diren edukiak:

o Nordic walkingaren hasierako hastapenak
o Makilak: atalak eta motak
o Hasierako beroketa
o Nordic Walkingaren oinarrizko teknika
o Zuzenketa ariketak
o Ibilaldia
o Luzapenak
o Zalantzak eta galderak

Antzinako entrenamendutik jaiotakoa

Martxa nordikoa makilen bidez egiten den kirola dugu. Hankak, besoak eta eskuak erabiltzean, gorputzeko atal guztiak erabiliz burutzen den kirola dugu. Jatorria 30. hamarkadako Finlandian dago, bertako eskiatzaileek iraupen-eski sasoia bukatzen zenean praktikatu ahal izateko jarduera zelako. Kirol jarduera hau segurua, naturala, osasungarria, dinamikoa eta adin guztietako pertsonei zuzendutakoa da eta helburu nagusia ongizate fisko zein espirituala erdiestea da. Teknika sinplea izan arren, ez da intuiziozkoa, eta horrexegatik, berau praktikatu baino lehen prestaketa ikastaroak egitea aholkatzen dute beti.

Bestalde, Arrigorriagako kiroldegiko padel, tenis eta frontoi pistak alokatzeko aukera eskuragarri egongo da astelehenetik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak