→Arrigorriaga

Maila anitzeko gobernantza aztertzen duen Cohes3ion proiektuan aritu da Udala Alemanian

Arrigorriagako Udala urtarrilaren 14tik 16ra Ruhr eskualdean (Alemania)egon da, BEAZek lideratzen duen COHES3ION proiektuan parte hartzen / Arrigorriagako Udala

BIZKAIA OREKAN ekimenaren barruan, lurralde-garapen orekatua lortzeko asmoz, hainbat urtez egon da Arrigorriagako Udaleko enplegu-arloak Bizkaiko Foru Aldundiarekin, BEAZekin, hots, enpresei eta ekintzaileei proiektu berriak sortzen, berritzen eta zabaltzen laguntzea dien Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoarekin, eta Orkresta- Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren laguntza teknikoarekin elkarlanean. Aurreko ekimen honen xedeetako bat Aldundiaren programen eta zerbitzuen ezagutza hobetzea da. Baita enplegua sortzea eta enpresa aukera berriak identifikatzea ere.

Ekimen honen parte izateagatik, hain zuzen ere, izan du Arrigorriagako Udalak urtarrilaren 14tik 16ra Ruhr eskualdera (Alemania) joateko aukera, BEAZek lideratzen duen COHES3ION  europar proiektuan parte hartzeko. Proiektu honen bidez, maila anitzeko gobernantzako eskualdeetako eta tokiko kasuak aztertu nahi dira, Europar Batasunak bultzatzen dituen berrikuntza eta lurralde garapenerako estrategien koordinazioa hobetzeko asmoz.

INTERREG EUROPE-eko proiektuak 1,57 milioi euroko diru-laguntza jaso du eta BIZKAIA da haren buru. Bestalde, Europako zortzi eskualde desberdinetako hamar bazkide ditu, hurrenez hurren:

BEAZ (Es), Business Metropole Ruhr GmbH (Alemania), Azaro Foundation (ES), Deusto Foundation (ES), Southern Regional Assembly (Irlanda), Calabria Region (Italia), Mazowieckie Voivodeship / Office of the Marshal of the Mazowieckie Voivodeship in Warsaw (Polonia), North-West Regional Development Agency (Errumania), Region Stockholm (Suedia) y Welsh Government (Erresuma Batua).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak