→Arrigorriaga

88 pertsonek izena eman dute Arrigorriagako ‘Zainduz’ programan

88 pertsonek izena eman dute Zainduz programan, 53 emakumen eta 33 gizonek eta 2021era begira markatutako zerbitzuak mantentzeko asmoa azaldu du Udalak, martxoan hasitako metodologia ez-presentzialarekin.

Zaintzaile bat, nagusi batekin paseoan, Ugaon // Geuria

Koronabirusak bertan behera utzi zuen Zainduz programaren presentzialtasuna eta 2020ko uda ostean programarekin jarraitu ahal izateko metodologia aldatu zuen Arrigorriagako Udalak. Gaur egun telematikoki dihardu, programaren helburua familiako zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko baita mendetasuna edo desgitasuna duten pertsonen bizitza-kalitatea hobetzea izanik: “Helburua mendekotasun- eta/edo desgaitasun-prozesuak dituzten familiei arreta ematen jarraitzea da” azaldu du Joana Etxeberria Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotziak.

Joana Etxeberria, Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotzia // Geuria

Hainbat zerbitzu eskaintzen dira programan: Batzuek, psikomotrizitate tailerra kasu, autonomia sustatzen dute eta jarduerak pertsona bakoitzak bere kabuz etxean egin behar baditu ere psikologoak jarraipena egiten die erabiltzaileei telefonoz edo Whatsapp aplikazioaren bidez: “Jarduera hau oso baloratua izan da, etxean bizi izan dugun konfinamendua eta ordu kopurua handitzea hobeto jasaten laguntzen baitzuen”, azaldu du Udalak. Era berean, familiako zaintzaileei informazioa eta argibideak ez ezik, laguntza psikologikoa eman zaie ongizate emozionalerako, telefonoz, bideo deiez eta Whatsappen bidez.

88 pertsonek izena eman dute Zainduz programan, 53 emakumen eta 33 gizonek eta 2021era begira markatutako zerbitzuak mantentzeko asmoa azaldu du Udalak, martxoan hasitako metodologia ez-presentzialarekin. Arrigorriagako Udalak Gizarte Zerbitzuen 649 52 98 74 telefono zenbakia eskuragarri jarri du, programaren inguruko informazioa zabaltzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak