→Arrigorriaga

Arrigorriagak etxeko txikienei omenaldia egin nahi izan die gabonetako programa berezi baten bidez

Iratxe Rubio kultura Zinegotzia eta Maite Ibarra alkatea, programa aurkezpenean // Geuria

Aurten abenduaren 6tik urtarrilaren 5era antolatuko dira Arrigorriagako gabonetako jarduera guztiak, bai herrigunean eta baita Abusun ere eta aurtengo programak herriko txikienei omenaldia egin nahi diela adierazi du Maite Ibarra alkateak: “Eguberrietako programa hau etxeko txikienei egindako omenaldi txiki bat izatea ere bilatzen dugu; izan ere, garai honetan portaera eredugarria izan dute eta izaten ari dira, eta askotan kalte nabarmena eragin dieten neurriak eta murrizketak jasan dituzte”. Aurtengo programak ezarritako osasun-neurri guztiak mantentzearen aldeko apustua egiten duela adierazi du Ibarrak, horretarako programa klasikoaren formatua aldatuz.

Ohorezko ekitaldiak

Olentzeroren kasuan, ekitaldiak ikuskizun formatua izango du eta kiroldegiko frontoian antolatuko dute hilaren 24an, txanda bi eskainiz: 12:30ean eta 17:30ean.

Errege Magoen kasuan, epifaniak formatu aldaketa izango du, Errege Magoen Gaua izeneko erakusketa-ibiltaria antolatuz. Norabide bakarreko ibilbidea antolatuko da bertan, sarrera kiroldegiko ate nagusia izanik eta irteera, ibaira ematen duen frontoiko atearena. Frontoian lau eszena prestatuko dira: biztanleena, Herodesen Jauregiarena, Jaiotzarena eta Errege Magoen harrerarena. Eszena hauek sei pertsonek osatutako burbuila talde bik oinez bisitatu ahalko dituzte, gorri koloreko alfonbra bat jarraituz. Olentzero edo Errege Magoen Gaura hurbildu nahi diren interesdunek izena eman beharko dute scamara@arrigorriaga.eus helbidera mezua bidaliz edo 946 712 361 telefonora deituz (16:00etatik 20:00ak arte). Ikuskizun bietan ume bakoitzak heldu bakarraren laguntza izan ahalko du, jende pilaketak ekiditeko, eta ahalik eta ume gehien gozatu dezaten. Ekitaldian izena emateko azken eguna abenduaren 23a izango da.

Bai Olentzerok eta baita Errege Magoek, umeei zuzendutako bideoak argitaratuko dituzte Udaleko webgunean eta sare sozialetan

Gazteek ere jarduera ugari izango dituzte abenduaren 21etik 29ra, eta irteera antolatu du Gazteguneak Gasteizera, ordainpeko jarduera bakarra. Bertara joan ahal izateko izena eman beharko dute interesdunek, Udalera deituz.

Helduek Bosteko erakusketa ikusi ahal izango dute abenduaren 30era arte, Euskaldunberria aretoan, 18:00etatik 20:00ak arte. Ekialde eta mendebaldeko kulturak anaikidetzea helburu duen erakusketa honetan Javier Landeras argazkilariaren lanak ikusi daitezke, lurralde, natura eta kultura jorratuz.

Gainontzeko jarduerak, Arrigorriagan

Olentzero eta Errege Magoen ekitaldiez gainera, bestelako jardueretan parte ahal izango dute herritarrek: ikastaroak, tailerrak, film proiekzioak, gabonetako irteera…

Herrigunean Kotondarrak izeneko antzerki-saioa antolatuko da abenduaren 13an, Lonbo aretoan. Euskara hutsezko ekitaldi honek 5 eta 7 euroko prezioa izango du.

Abenduaren 14tik 19ra Umorea Labur Arrigorriagako Umorezko Film Laburren XIX. Jaialdia antolatuko dute Lonbo aretoan. Sarrera debalde izango. Asteleheneko saioak 18:30ean hasiko dira eta gainontzeko egunetakoak 19:00etatik aurrera prestatuko dituzte.

Abenduaren 21ean Birziklatutako materialekin gilzatakoak egiteko tailerra prestatu dute Gaztegunekoek, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Ikastaroa doakoa izango da eta izena eman beharko da aldez aurretik.

Hilaren 22an Olentzero Eguna izango da Arrigorriaga Herri Ikastetxean.

Abenduaren 23an, 18:30ean 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako argazky rallyea antolatu du Gazteguneak. Parte hartzea doakoa izango da eta izena aldez aurretik ematea derrigorrezkoa izango da, edukiera mugatua daukan jarduera izango delako.

Abenduaren 26an hainbat jarduera antolatu dira: Goiza haurrentzat prestatu dute Gabonak Piztuz izeneko tailerren bitartez. Tailer hauek frontoian prestatuko dituzte eta hiru txanda egongo dira 11:30etatik aurrera. Arratsaldean, Kattalinen Bidaia ikuskizuna prestatuko dute herriko frontoian, 17:00etan. Bertara hurbildu nahi diren interesdunek izena eman beharko dute scamara@arrigorriaga.eus helbidera mezua bidaliz edo 946 712 361 telefonora deituz (16:00etatik 20:00ak arte). Geroago, 18:30ean Talentudunen Jaia egingo dute Lonbo aretoan eta bertara joateko izena eman beharko da gonbidapena eskuratzeko, Gaztegunera deituz (946 001 876) edo mezua idatziz gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikora.

Abenduaren 27an Gabonak Piztuz tailerreko beste lau txanda prestatuko dituzte txikienentzat kiroldegiko frontoian, eta hilafren 26an bezala, izena eman beharko da aldez aurretik scamara@arrigorriaga.eus helbidera mezua bidaliz edo 946 712 361 telefonora deituz (16:00etatik 20:00ak arte).

Abenduaren 28an Espías Con Disfraz filma proiektatuko dute Lonbo aretoan 18:00etan, 8 urte gorako haurrentzat. Sarrera doakoa izango da.

Abenduaren 30ean Beira Grabatu tailerra antolatuko dute Gaztegunean, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat. Izena aldez aurretik eman beharko dute interesdunek Gaztegunera deituz (946 001 876) edo mezua idatziz gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikora.

 

Abusun

Arrigorriagako auzoan hainbat jarduera prestatu dira gabonetarako ere zentro soziokulturalean:

-Abenduak 18: Zinemaz Blai ikuskizuna, Zirika Zirkus konpainia. 4 urte baino gehiagoko haurrentzako euskarazko antzerki saioa

-Abenduak 23: Gabonetako Apaingarriak egiteko tailerra, sarrera nagusiko hallean. Txanda bi egongo dira: 17:00etan 4 eta 7 urte bitarteko umeentzakoa eta 18:00etan, 8 eta 12 urte bitarteko gazteentzakoa

-Abenduak 28, 29 eta 30: Tailer teknologikoak, 7 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak

-Abenduak 28: Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoen ikuskizuna, ekitaldi aretoan. 4 urte baino gehiagoko umeei zuzendutako ekitaldia

-Abenduak 29: Eskulan tailerra, birziklatze materialeak erabiliz. Txanda bi prestatuko dira: 17:00etan, 4 eta 7 urteko umeentzako saioa eta 18:00etan, 8 eta 12 urteko gazteentzakoa

-Abenduak 30: Amarru, Tor Magoaren magia saioa, ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa izango da. Euskara hutseko ikuskizuna

Gainera, 2021eko urtarrilaren 1era arte Arrigorriaga osoko umeek udaberriko alarma egoeran egindako marrazkien erakusketa bisitatu daiteke zentro soziokulturalean.

Abusuko jardueretan parte hartu nahi izatekotan ere, izena eman beharko da aurretik. Izena emateko orriak Abusuko Zentro Soziokulturaleak bertan daude eta e-postaz eskuratu daitezke ere, abusu@arrigorriaga.eus helbidera idatziz. Epemuga abenduaren 14a izango da eta onartuen zerrendak hilaren 16an argitaratuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak