Sareak

☉ Arrigorriaga

Arrigazte 2020k Covid-19arenganako ‘Begirada Berria’ jorratuko du aurten

|

'Estelas sagradas', Arrigazte 2018ko argazki irabazlea / Jon Chica

Udalak martxan jarri du XII. Arrigazte Argazki Lehiaketa. Aurtengo gaia Covid-19arenganako Begirada Berria izango da, helburu nagusia gazteen begiraden bidez gaixotasunak bizitza sozialean, familian zein ekonomian izan dituen ondorioak erakustea izanik. Lehiaketa 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta lanak entregatzeko azken eguna urriaren 18ko 21:00ak izango dira.

Lau sari banatuko dira guztira, eta egile batek sari bakarra jaso ahal izango du gehienez:

  • Lehenengo saria: 350 euro eta diploma
  • Bigarren saria: 250 euro eta diploma
  • Hirugarren saria: 150 euro eta diploma
  • Tokiko saria: 200 euro eta diploma (duela bi urte jarritako saria)

Iazko lehiaketako irabazleak Raquel Jaramillo (lehen saria), Saioa Elorza (bigarren saria) eta Diego Ferreira (hirugarren saria) izan ziren.

Arrigazte XII lehiaketaren kartela / Arrigorriagako Udala

Zer eta nola bidali

Entregatu beharreko lanak originalak eta momentura arte argitaratu gabeak izan beharko dira eta argazkietan errealitate berriaren bereizgarriren bat agertzea derrigorrezkoa izango da. Egile bakoitzak kolorez zein zuri-beltzeko lan bi aurkeztu ahal izango ditu gehienez jota (kamera analogiko, digitalez eta baita smartphonez edo tabletez egindakoak) eta ukitu digitalak izan ditzakete. Fitxategi digitalak entregatuko dituzten egileek RAW eta JPG formatuak erabili ahal izango dituzte.

Argazki digitalak arrigaztelehiaketa@gmail.com helbidera bidali beharko dira mezu bakarrean, e-postako gaia Arrigazte 2020 argazki lehiaketa izanik. Argazkiekin batera parte hartzeko orria behar bezala beteta erantsi beharko da mezuan. Epaimahaiak 2020ko urriko azken hamabostaldian iragarriko ditu irabazleak Udaleko webgunean. Argazki analogikoen kasuan lanak Arrigorriagako Gazte Bulegora bidali beharko dira.

Beste edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoarekin telefonoz (946 001 876) zein e-postaz (arrigaztelehiaketa@gmail.com). Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehiago Udaleko webgunean topa dezakezu.

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Padura Futbol Taldea emakume bila dabil haur eta kadete kategorietan

Padurak haurren kategoriako talde bakarra du gaur egun eta bigarren urtekoak federatuen mailara igaroko dira, kadeteen mailara. Hori dela eta, datorren urterako talde bi dituzte baina “txiki” geratzen zaizkiela dio Xabi Zabalak Arrigorriagako futbol taldetik

|

Padurako neskak, partida batean // Padura Futbol Taldea

Padura Futbol Talde arrigorriagarrak deialdia luzatu du datorren ikasturteari begira emakume gehiago izateko. “Datorren denboraldirako haur eta kadete kategorietako taldeak osatzeko nesken bila gabiltza”, azaldu du Xabi Zabalak Paduratik.

Zehazki 2008 eta 2013 urteen bitartean jaiotako neskak bilatzen ditu klubak. Joan den urtean kimuen taldea atera zuten Paduratik eta aurten Futbol11ra igaro dira. Gaur egun, Padurak haurren kategoriako talde bakarra du eta horietako batzuk federatuen mailara igaroko dira, kadeteen mailara, hain zuzen ere: “Hori dela eta, datorren urterako talde bi izango ditugu baina txiki geratzen zaizkigu jokalarien aldetik”, dio Xabik. “Ondorioz, kategoria bietan jokalari gutxiegi geratuko dira eta talde horiek osatzea da gure helburua”.

Gaur egun 22 neska daude Padura Futbol Taldeko haurren kategorian, eta kimuen kategoriako talde mixtoan neska batek ere hartzen du parte. Emakumezkoen taldearekin bat egin nahi dutenek 688 698 876 telefono zenbakira deitu beharko dute eta bertan emango dizkiete jakin beharreko datu guztiak.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriaga / Korrika 23 / 2024

|

23. Korrikak Hego Uribetik egin duen lehen eguna Arrigorriagan bukatu da eta Bilborantz egin du lekukoak. Aurretik Arrigorriaga herrigunean izan gara, eta hauek dira furgonetatik egin dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Txikienek hartu dute protagonismoa 23. Korrikaren ongi etorrian Arrigorriagan

|

Usansolotik sartu da 23. Korrika Hego Uribera eta Arrigorriagatik irten da eskualdeko lehen egunean. Txikienek hartu dute protagonismoa lekuari ongi etorria emateko.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Foru Aldundiak Arrigorriagako adinekoen egoitzako gorabeherak aztertu ditu

Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuaren arabera, “hainbat ikuskapen” egin dituzte Domus VI.a Arandia egoitzako araudia betetzen dela bermatzeko

|

Arrigorriagako egoitzako erabiltzaileak // Geuria

Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Batzordeak Arrigorriagako Domus VI.a Arandia egoitzan antzemandako gabeziak aztertu ditu, joan den urtarrilean adinekoen zentroko erabiltzaileen senideek atzemandako gorabehera batzuk salatu ostean.

Hilabete hartan bertan, Foru Sailak expedientea zabaldu zion egoitzari eta hainbat “akats” ikertu zituzten: langile falta, otordu eskasak eta gabezia teknikoak, besteak beste. Espedientearen haritik hainbat “gabezia” ikertu ziren zentroan, erabiltzaileen senideek beraiek ipinitako salaketetatik abiatuta.

Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuak azaldu bezala, bere sailak “hainbat ikuskapen” egin ditu Domus VI.a Arandia egoitzako araudia betetzen dela bermatzeko eta egoiliarren familiek azken hilabeteetan zerbitzuak okerrera egin duela salatzeko egindako protesten aurrean gaur egungo egoera ezagutzeko.

Adinekoak, eskutik // Unsplash

Udala, erabiltzaileekin bat

Gaur egun 122 adineko daude Arrigorriagako adinekoen egoitzan eta egoeraren berri izan zuenetik, Arrigorriagako gobernu taldearen arduretako bat beren ongizatea ziurtatzea da.

Maite Ibarra: “Herriko adinekoak dira, zaintza duina eta kalitatezkoa behar dutenak. Familiei laguntzen jarraituko dugu berme guztiak lortu arte”

Joan den otsailean GEURIAn azaldu lez, Egoitza kudeatzeko ardura berez Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio, baina Arrigorriagako gobernu taldeak adinekoen zentroko erabiltzaileen senideekin konpromisoa hartu zuen beren kezkak Foru Aldundira helarazteko, egoerari irtenbidea emateko.

“Herriko adinekoak dira, zaintza duina eta kalitatezkoa behar dutenak. Familiei laguntzen jarraituko dugu berme guztiak lortu arte”, izan ziren Maite Ibarra Arrigorriagako alkatearen berbak egoeraren berri izan zuen lehen momentutik.

Izan ere, espedientea zabaltzearen jatorria erabiltzaileen senideen kexak, horiek azaleratzeko sinadura bilketa eta ondorioz gobernu taldeak Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin otsailean zehar izandako hainbat bileren ondorio zuzena da.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Neftali Marin, Unai Saiz eta Iñigo Rikik kontzertuak emango dituzte Arrigorriagako zaharren egoitzan

Apirilaren 4an The Cowboy Angelseko Neftali Marinen txanda izango da, hilaren 26an Arrigorriagako Unai Saizena (Katilu) eta Maiatzaren 10ean Iñigo Riki Zaratamokoarena

|

Neftali, Riki eta Saiz // Geuria

Soinuarrik kontzertuak antolatu ditu apirila eta maiatzean eta eskualdeko hiru artisten kontzertu akustikoak iragarri dituzte Arrigorriagako zaharren egoitzan.

Apirilaren 4an The Cowboy Angelseko Neftali Marinen txanda izango da, hilaren 26an Arrigorriagako Unai Saizena (Katilu) eta Maiatzaren 10ean Iñigo Riki Zaratamokoarena.

Neftalik zortzi pistako Life & War izeneko albuma kaleratu zuen 2016an eta beste hiru single ditu gaur egun: The Soundtrack of my Life, Another Loveless Country Song eta Modertn Day Slave. Unai Saiz arrigorriagarrak baxua jotzen du Katilu taldean. Iñigo Riki zaratamarra azken diskoa aurkezten ari da eskualde osoko eta inguruetako tabernetan zehar: Esto entre tu y yo. Albuma osatzen dituzten abestiak Youtuben elkarbanatzen joan da Zaratamoko bakarlaria.

Kontzertu danak doakoak izango dira eta 17:00etan hasiko dira.

Osorik irakurri