→Arrigorriaga

Bideoa | Arrigorriaga Harrerak inoiz baino biziago ospatu du sarearen hirugarren urteurrena

Pasa den urriaren 15ean hirugarren urteurrena ospatu zuen Arrigorriaga Harrera sareak, Argala enparantzan. Hurrengo egunean ospatuko zen Euskal Azokako postuetan plataformak hiru urte hauetan izandako bizipenak erretratatu dituen argazki-erakusketa prestatu zuten kideek: Bizi Eskola eta proiektuagaz zerikusia duten Bilbo eta Arrigorriagako merkatuetan parte hartu izanaren kontakizunak, itxieran zehar migratzaileakaz izandako skype saio “kaotikoak”, Neguan bizitako esperientzia bereziak eta gabonetako pasarteak, herriko ekimenetan parte hartzearen momentuak… argazki erakusketaz gainera merchandising postu bat eta te eta gozoen stand bat prestatu zuten apaingarri gisa (Covid19a dela eta dastatu ezin zelako).

Sareko kideek adierazpenak egin ostean, herritarrek parte hartutako bideo berezi bat proiektatu zuten eta bertso batzuk bota ostean, Arbasoak taldeak kontzertu txiki bat eskaini zien bertara hurbildu ziren herritar guztiei.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak